Mostrando 71808 resultados

Registro de autoridad
Agote Aizpurua, Xabier
Persona · Nacimiento: 1964/07/09

Xabier Agote (Donostia, 1964ko irailaren 9a) Albaola Itsas Kultur Erakundearen sortzailea izan zen 1998an eta lehendakaria da orain. Batez ere hiru jarduera nagusiotan aritu da eragile lanak egiten: zurezko itsasontziak egiteko teknikak berreskuratzen, euskal baleazaleek erabiltzen zituzten itsasontziak eta txalupak erreplikatzen, eta baleazale horiek Amerikako herriekin izan zituzten lankidetza-harremanak aztertzen.

Ikasketak, itsasontzi-artisautza:
Hamazortzi urterekin nekazaritza ikasi zuen Frantzian. Baina Euskal Herrian historian zehar zurezko ontziak eta txalupak egiteko teknologiaz kezkatuta, The Rockland Apprenticeshop eskolara (Maine, AEB) joan zen, ontziak artisau moduan eraikitzen ikastera 24 urterekin. Graduatutakoan, beste urtebete eman zuen Maineko iparraldean ontziola batean lanean. 32 urte zituela, Maineko eskola horrek gonbidapena egin zion, euskal ontzi bat egin zezan, eta XIX. mendeko arrantzarako euskal traineru bat eraiki zuten 1998ko urtarrila eta maiatza bitartean. Euskal Herrira ekarrita, portuz portu ibili zen trainerua 29 egunean, etapa bakoitzean herriko arraunlariekin. Artean sortu zen Albaola elkartea, traineruaren emaria jaso eta zaintzekk erakunde bat sortu behar zen eta.

Arraunlaria:
Arraunlaria ere bada, 2001ean Atlantikoa arraunean zeharkatu zuen Urko Mendibururekin "Ward Evans Atlantic Rowing Challenge 2001" proban. 5.300 kilometro egin zituzten.

Apaizac Obeto espedizioa:
Apaizac Obeto espedizioko partaide eta buru izan zen Agote 2006an. Espedizioa 2.000 kilometroko itsas ibilbidea egin zuen Quebec eta Red Bay artean XVI. mendeko txalupa eta baldintzekin. Euskal Herriko baleazaleek XVI. eta XVII. mendeetan Ternuan eta San Laurendi ibaian zehar utzitako arrastoak berreskuratzea zen espedizioaren helburua.

San Juan baleontzia:
Albaola Elkartea 2015ean hasita XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zientifikoa eraikitzen ari da jendaurrean, garai hartako teknikak eta materialak erabiliz. Hori dela eta, 2015. urtean baleontziaren eraikuntza prozesuak UNESCOren babesa lortu zuen.

Euskal baleazaleen eta Maineko biztanleen arteko elkarlana (Elkarrekin-Together):
Albaola eta Acadiako arkeologia zerbitzuaren artean Mainen egiten ari diren azterketekin Elkarrekin-Together film dokumentala aurkeztu zen Donostiako Zinemaldian 2017an. Euskal baleazaleen eta bertako biztanleen arteko elkarlanaren historiaren peskizan ari dira Maine inguru horretan AEBko ekialdeko kostan, Ternua eta Labradortik (Kanada) oso gertu. Euskal Herriko ikerlariak, estatubatuarrak eta kanadarrak ari dira elkarrekin lanean.

Agote Elola, Eusebio
Persona · Nacimiento: 1945

Economista, y en su trayectoria empresarial ha sido, Director General de ELKARGI S.G.R., Director General de Finanzas y Presupuestos de la Diputación Foral de Gipuzkoa, Vicedecano del Colegio Vasco de Economistas y Director General de OINARRI S.G.R. En la actualidad, jubilado, es Tesorero de Helduak Adi!

Entidad colectiva · Fundación: 1989

La Agregación Nacional de Fundaciones para la Promoción de la Acción Social "Luis Vives" se clasificó como fundación privada en 1989 con el fin de prestar apoyo, asesoramiento y asistencia técnica a las fundaciones y demás entidades cuya actividad primordial sea la acción social; así como para atender a problemáticas sociales de personas físicas.

Agris