Angel Zelaieta Gisasola (Mallabia, Bizkaia, 1940ko urriaren 1a) euskal idazlea eta irakaslea da. 2018ko urriaren 26an, Anaitasuna aldizkariari emandako Rikardo Arregi Kazetaritza saria jaso zuen Andoainen, sariaren 30. urteurrenean. Semea du Ahoztar Zelaieta kazetaria.
Bizitza:
Filosofia eta Filologia Hispanikoan lizentziatuta, hiru urtez apaiz jardun ondoren, Bilboko Verdes liburu dendan lan egin zuen. Han ezagutu zuen Bernardo Atxaga gaztea; haren lehen lana irakurrita, Gabriel Arestiri eman zion, irakurtzeko. Anaitasuna aldizkariko zuzendaria izan zen 1969-1972 bitartean. Geroztik, Lauro Ikastolan lan egin zuen irakasle. 1992-1994 urte bitartean Bergarako UNEDeko irakasle ere izan zen. Gabriel Arestiren biografia bat idatzi du.
2018ko urriaren 26an, Anaitasuna aldizkariari emandako Rikardo Arregi Kazetaritza saria jaso zuen Andoainen, sariaren 30. urteurrenean. Saria Begoña Arregi irakasle eta idazleak eman zion, Rikardo Arregi zenaren arrebak.
Lanak:
Saiakera:
Peru Abarca-ren berrirakurtzea (1978, Haranburu)
Foruak eta euskal literatura (1978, Luis Haranburu)
Biografia:
Gabriel Aresti - 1 (1976, Haranburu)
Gabriel Aresti - 2 (1977, Haranburu)
Gabriel Aresti - Biografia (2000, Susa)
Artikuluak aldizkari orokorretan
Anaitasuna aldizkarian 103 artikulu idatzi zituen