Showing 2 results

Authority record
Corporate body · 2001

Trikitixa gure identitatearen musika da eta bertan batzen dira kultura berezi bateko gizakia, doinua, erritmoa, dantza, herri literatura nahiz ahots espresioa.

Ohikoa da trikitixa Nazioarteko jaialdi ezberdinetan ikustea.
Musika eskola pribatu nahiz publikoetan presentzia handia du trikitixak.
Kontaezinak dira urtean zehar trikitilari bikoteek eta taldeek egiten dituzten kalejirak, erromeriak eta ekitaldi publikoak.
Trikitixak diskografia zabala eman du, baina egun, beste musiken egoera bera bizi du: Ez da erraza diskoak argitaratzea. Interneten ere beste musiken pare dago trikitixa eta besteen arazo berberak ditu.
Prentsa, irrati eta telebistetako zabalkundean beste musikek bezalako arazo berberak ditu.
Interneten nahiko informazio aurki daiteke eta egunetik egunera gehitzen doa gainera. Hala ere, oraindik ere badago zer egina.

Altza porru!
Corporate body · Primer número: 2001/04