Arano Aramendi, Jon Mikel

Área de identidad

Tipo de entidad

Persona

Forma autorizada del nombre

Arano Aramendi, Jon Mikel

Forma(s) paralela(s) de nombre

    Forma(s) normalizada del nombre, de acuerdo a otras reglas

      Otra(s) forma(s) de nombre

        Identificadores para instituciones

        Área de descripción

        Fechas de existencia

        Nacimiento: 1961/11/21

        Historia

        Jon Mikel Arano Aramendi —Jon Arano edo Mikel Aramendi sinatu ohi du— (Itsasondo, Gipuzkoa, 1961eko azaroaren 21a) euskal idazlea da, kazetaritzan eta olerkigintzan nabarmendu dena.

        Txikitatik izan da irakurzale amorratua, eta kazetaritzan sartuta dabil oso gaztetatik, idatziz (Argia, Egin, Diario Vasco, Gara, Egunkaria, Berria eta beste) nahiz ahoz (Herri Irratia, Euskadi Irratia). Kantillape, Goierritarra eta Ostiela! aldizkariak sortzeko lanetan parte hartu du, eta hiruretan izan da zuzendari.

        Mikel Aramendi kazetaria eta Joxe Luis Aramendi itzultzailea ditu lehengusu.

        Bizitza:
        Zeruko Argian argitaratu zituen aurreneko poemak. Urte batzuk geroago, bi poema liburu atera zituen: Bileterik gabe (1985) eta Malezia sorta (1991).

        1992an, Eustakio Mendizabalen poemak apailatu eta argitaratu zituen, Hitz etena. Eustakio Mendizabal Txikiaren Olerkiak liburuan.

        1995ean, Paperzaleak kultura elkartea sortu zuen. Haren bitartez argitaratu zen Ostiela! aldizkaria, harik eta 2006an, 40. zenbakia kaleratu eta gero, aldizkaria plazaratzeari uztea erabaki zuten arte, «euro-prezioei eutsi ezinda».

        Euskal Idazleen Elkartearen enkarguz, Komatxo artean literatura irratsaioa sortu eta koordinatu zuen bi urtez (1998 eta 1999), Herri Irratian.

        2002an, merkaturatzeko ohiko zirkuituak erabiliz euskaraz argitaratu den lehenengo aldizkari pornografikoa kaleratu zuen, argazkien lagungarri literatura testu erotikoak ipinita: Pornolore, larrugintzako eskuliburua (Ostiela! aldizkariaren 26. zenbakitzat argitaratua).

        2007an, Joseba Jaka V. Literatura Beka jaso izanari esker, Zeruak eta ifrentzuak poema liburua argitaratu zuen, aurrekoa atera zuenetik hamasei urte igarota. Jon Arano askoz helduago ageri da, aurrekoan egindako isekez eta hitz gogorrez damututa, gaztetan gauza asko «pentsatu gabe» eta «indarrez» egin zituelakoan. Hitz jokorako eta hitz berrien asmaketarako joera ageri du liburuan, eta beste hainbat idazleren testuen aipamenez josita dago.
        Lanak:
        Poesia:

        • Zeruak eta ifrentzuak (2007, Elkar).
        • Beste 39 euskal poetarekin: XX. mendeko poesia kaierak (2002, Susa): Koldo Izagirreren edizioa.
        • Malezia sorta (1990, Susa).
        • Bileterik gabe (1985, Susa).
          Editore gisa:
        • 2002: Pornolore, larrugintzako eskuliburua (euskarazko lehenengo aldizkari pornografikoa, Ostiela! aldizkariaren 26. zenbakitzat argitaratua).
        • 1992: Hitz etena. Eustakio Mendizabal Txikiaren olerkiak.

        Lugares

        Natural de Itsasondo (Gipuzkoa)

        Estatuto jurídico

        Funciones, ocupaciones y actividades

        • Escritor y periodista.

        Mandatos/fuentes de autoridad

        Estructura/genealogía interna

        Contexto general

        Área de relaciones

        Área de puntos de acceso

        Puntos de acceso por materia

        Profesiones

        Área de control

        Identificador de registro de autoridad

        Identificador de la institución

        Reglas y/o convenciones usadas

        Estado de elaboración

        Nivel de detalle

        Fechas de creación, revisión o eliminación

        Idioma(s)

          Escritura(s)

            Notas de mantención