Euskal Idazleen Elkartea

Área de identidad

Tipo de entidad

Entidad colectiva

Forma autorizada del nombre

Euskal Idazleen Elkartea

Forma(s) paralela(s) de nombre

    Forma(s) normalizada del nombre, de acuerdo a otras reglas

      Otra(s) forma(s) de nombre

      • EIE

      Identificadores para instituciones

      Área de descripción

      Fechas de existencia

      Fundación: 1982

      Historia

      Euskal Idazleen Elkartea (EIE) 1982an sortu zuten, euskal idazleak —hau da, euskaraz idazten dutenak— biltzeko asmoz. Egoitza Donostian du.

      Euskal Idazleen Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. 380tik gora bazkide ditu gaur egun, eta horrez gain, beste hauek ere badira bere xedeak: euskal literatura zabaltzea Euskal Herrian nahiz atzerrian, idazlearen lanaren proiekzio soziala bideratzea eta euskalgintzaren eragile aktiboa izatea.

      2016an 380 bazkide zituen, herrialdeka horrela banatuta: Gipuzkoan 157, Bizkaian 77, Ipar Euskal Herrian 29, Nafarroan 24, Araban 20 eta erbestean 2 (Granadan eta AEBetan)[erreferentzia behar].

      Jendaurreko lanak:
      Elkarteko kideen eta euskal literaturaren berri ematen duen <www.idazleak.org> webgunea mantentzeaz gainera, hauek dira Euskal Idazleen Elkarteak egiten dituen jendaurreko lan nagusiak:

      • Hegats literatura-aldizkaria kaleratzen dute.
      • Kalegats argitaratzen dute, Hegats aldizkaria kalean modu xumeago batean zabaltzeko asmoz. 2010ean argitaratu zen azkena. 2015tik aurrera Hegats aldizkari berrituak hartu du bere gain ardura hau.
      • Galeusca antolatzen laguntzen dute, Kataluniako eta Galiziako idazleekin batera.
      • Idazleak ikastetxeetan, Idazleak Nafarroan eta Idazleakaz programak koordinatzen dituzte.
      • Liburuen Xarma liburuxka bilduma. Lehen zenbakiak "Zer egin dezake ikasle batek liburu batekin" dauka izena. Gainerako bostak poesia, antzerkia, ipuina, saiakera eta eleberria lantzeko gidak dira.
      • Irakurrieran irratsaioa.
      • Hitzen Uberan web orrialdea. Etengabeko mugimenduan dagoen kultur-errealitatearen berri ematen duen txokoa.

      Presidenteak:
      Anjel Lertxundi: 1982-1985.
      Josemari Velez de Mendizabal: 1985-1989.
      Patri Urkizu: 1989-1993.
      Joxerra Garzia: 1993-1997.
      Andolin Eguzkitza: 1997-2001.
      Tere Irastortza: 2001-2006.
      Fito Rodriguez: 2006-2010.
      Ander Iturriotz: 2010-2014.
      Jasone Osoro: 2014-2018.
      Garbiñe Ubeda: 2018-2022.
      Asel Luzarraga: 2022-.

      Lugares

      Sede principal: Zurriola Hiribidea 14, 1º ezk. 20002, Donostia/San Sebastián

      Estatuto jurídico

      Asociación

      Funciones, ocupaciones y actividades

      Mandatos/fuentes de autoridad

      Estructura/genealogía interna

      Contexto general

      Área de relaciones

      Área de puntos de acceso

      Puntos de acceso por materia

      Profesiones

      Área de control

      Identificador de registro de autoridad

      Identificador de la institución

      Reglas y/o convenciones usadas

      Estado de elaboración

      Nivel de detalle

      Fechas de creación, revisión o eliminación

      Idioma(s)

        Escritura(s)

          Notas de mantención