Euskal Kulturaren Batzarrea

Nortasun eremua

Erakunde mota

Erakunde korporatiboa

Baimenduriko izenaren forma

Euskal Kulturaren Batzarrea

Formulario paraleloaren izena

    Standardized form(s) of name according to other rules

      Beste formulario(en) izena

      • EKB

      Erakunde korporatiboentzako identifikadoreak

      Deskribapen eremua

      Existentzia datak

      1983-1999

      Historia

      Euskal Kulturaren Batzarreak (EKB) euskalgintzako erakundeak koordinatu eta biltzeko gune izatea eta euskararentzat plangintza orokorrak bultzatzea helburu nagusitzat hartuta, 1983an sortutako taldea izan zen.

      EKBren Batzorde Iraunkorrak, 1999ko otsailean, Batzarrea desegitea erabaki zuen. Batzorde horren txostenaren arabera, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua ari zen harrezkero funtzio horiek betetzen. Horrez gainera, EKBk desegitea erabaki zuenean, Kontseiluan zeuden jada EKBko kide ia guztiak.

      Aipatutako bi zeregin nagusi horiez gainera, gizartean eragitea ere nahi izan du EKBk bere historian zehar. Alegia, administrazio publikoa eta erakunde sozial eta politikoak euskararen aldeko urratsak egitera bultzatzea. Eragile-funtzio hori beste elkarteren batek egin beharko duela zioen Batzorde Iraunkorraren txostenak, eta Euskal Herrian Euskaraz horretarako prest azaldu zen.

      EKBk dokumentazio-zentroa ere bazuen, eta hasieran Euskaldunon Egunkaria azaldu zen horren ardura hartzeko prest. EKBren herentziaren beste atal garrantzitsua Bat soziolinguistika-aldizkaria zen. EKB desagertu arren, aldizkaria ez zen bertan behera gelditu, eta SEI Euskal Soziolinguistika Institutua elkarteak hartu zuen bere gain aldizkariaren etapa berriaren kudeaketa. Izan ere, 1999an ale monografiko bat argitaratu zuen Bat aldizkariak, hogeita hamaikagarrena, EKBren eta euskalgintzaren inguruko higikundeen ibilbidea biltzen zuena.

      Euskarazko lehen posta zerrenda:
      EKBk EuskaraZ posta zerrenda sortu zuen 1996an, Eusnet elkartearen zerbitzuei esker. Ondoren, EKB desegin zenean, 1999ko ekainetik 2001eko abendura arte UEUk hartu zuen zerrendaren ardura. Zerrenda moderatu gabea zen, eta UEUk kudeatu zuen bitartean 600 kide biltzera ailegatu zen eta 3.250 mezu azaldu ziren. 2001ean, UEUk zerrenda kudeatzeari utzi zion eta pertsona partikular batzuen eskuetan geratu zen ardura. Hala ere, pixkanaka, jardunak erritmoa galdu zuen eta itxi egin zen zerrenda, isiltasun-fase baten ondoren.

      Euskarazko lehen posta zerrenda izan zen EuskaraZ. Hiru urte lehenago, 1993ko abenduan, Basque-L zerrenda sortu zuten New York-eko unibertsitate batean, Euskal Herriari buruzkoa zen baina ez zen euskarazko posta zerrenda, ingelesezkoa baizik.

      Lekuak

      Sede: Donostia/San Sebastián

      Egoera legala

      Funtzioak, zereginak eta jarduerak

      • Coordinar y aglutinar las diferentes organizaciones promotoras del euskera.

      Jabetza mandatu/iturriak

      Barruko egitura/genealogia

      Testuinguru orokorra

      Harremanen eremua

      Access points area

      Occupations

      Kontrol eremua

      Authority record identifier

      Erakundearen identifikatzailea

      Erabilitako rol eta/edo konbentzioak

      Estatusa

      Xehetasun maila

      Sorrera, berrikusketa eta ezabaketa datak

      Hizkuntza(k)

        Script-a(k)

          Mantenimendu oharrak