Euzko Mendigoxale Batza

Área de identidad

Tipo de entidad

Entidad colectiva

Forma autorizada del nombre

Euzko Mendigoxale Batza

Forma(s) paralela(s) de nombre

  • Euzkadi Mandigoxale Batza

Forma(s) normalizada del nombre, de acuerdo a otras reglas

    Otra(s) forma(s) de nombre

      Identificadores para instituciones

      Área de descripción

      Fechas de existencia

      Creación: 1921/04/03

      Historia

      Euzko Mendigoxale Batza edo Euzkadi Mendigoxale Batza (EMB) erakunde abertzale bat izan zen. Erakunde hau bere hastapenetan Euzko Gaztedi erakundearen barnean egon zen.

      Historia:
      Arrate, 1921eko apirilaren 3a. Abertzale eta mendizale mordoa (Bizkaiko 18 talde, Gipuzkoako 10 eta Arabako bat), Kalamuan tontorra egin ondoren, Arraten bildu zen eta, hantxe sortu zen ofizialki Euzko Mendigoixale Batza.

      Indar handia hartu zuen berehala EMBk. Lurralde guztietako datu zehatzik ezean, badakigu sortu eta 10 urtera, Bizkaiko Mendigoixale Batzak Betsaiden batzarra egin zuenean, 40 azpitaldek eta 1.000 bazkide baino gehiagok osatzen zutela elkartearen Bizkaiko saila. Hurrengo urtean mendigoixaleek sustatutako Jagi-Jagi aldizkaria sortu zen eta astero 20.000 aleko tirada banatzera iritsi ziren. Urte berean, 1932an egin zen lehen Aberri Eguna Bilbon, eta han EMBko 5.000 kide inguruk desfilatu zuten, uniforme eta guzti.

      EMB sortu eta hiru urtera, 1924ko maiatzean sortu zen Euskal Mendizale Federazioa Elgetan. Baina EMB lehenago sortu izanak ez du esan nahi euskal mendizaletasuna mendigoixaleekin batera jaio zenik, haiek izan zirenik aitzindariak. 1877koak dira euskal mendizale talde antolatu bati buruzko lehen kronikak; Ganekogortoak esan zioten talde bizkaitar hari. Eta federazioa sortu zenean, aurrez antolatuta zeuden Arabako 3 talde, Nafarroako 5, Gipuzkoako 30 eta Bizkaiko 36 bildu ziren.

      Abertzale mendizaleak ere ez ziren EMB jaiotzean bat-batean sortu; 1908an badugu dagoeneko EAJk antolatutako mendizale talde batzuen berri, auzoz auzo eta baserriz baserri Sabino Aranaren doktrina zabaltzen ibiltzen zirenak.

      Beraz, mendizaletasun politikoa eta kirol mendizaletasuna bateratsu ari ziren antolatzen, paraleloan, baina ez nahastuta. EMBko kideak ez ziren, teknikoki, “mendigiozaleak”, ez zituzten goi mendiak jomuga eta haien jarduna metro batzuk beherago egin ohi zuten, txangoetan ideia nazionalistak zabalduz, eskuorriak eta aldizkariak banatuz, mitinak antolatuz… Gorabehera politikoek ere eragiten zieten: EAJren barne eszisioek mendigoixaleen artean ere zatiketak ekarri zituen eta gerrak jipoi handia eman zion elkarteari, sortutakoa itzaltzeraino.

      Sabino Aranaren biografo Ceferino Jemein Keperin-ek (1887-1965) Sabino bera eta haren anaia Luis jo zituen lehenengo “mendigoixaletzat”, Sabino 1903an hil arren. Eta EMBko kideak bi hitzetan definitu zituen: abertzaletasunagatiko mendizaleak. Mendia ez zelako helburua, tresna politikoa baizik.

      Lugares

      Estatuto jurídico

      Funciones, ocupaciones y actividades

      • Organización nacionalista vasca.

      Mandatos/fuentes de autoridad

      Estructura/genealogía interna

      Contexto general

      Área de relaciones

      Área de puntos de acceso

      Puntos de acceso por materia

      Puntos de acceso por lugar

      Profesiones

      Área de control

      Identificador de registro de autoridad

      Identificador de la institución

      Reglas y/o convenciones usadas

      Estado de elaboración

      Nivel de detalle

      Fechas de creación, revisión o eliminación

      Idioma(s)

        Escritura(s)

          Notas de mantención