Identity area
Reference code
Title
Date(s)
- 1959-04-02
Level of description
Extent and medium
1 fol.; 275x215 mm.; Papel
Context area
Name of creator
Biographical history
Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal, izengoitiz Umandi (Araia, Araba, 1902ko uztailaren 16a – Gasteiz, Araba, 1993ko azaroaren 21a) euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta Euzko-gogoa, Euzko Deya, Egi Billa, Alderdi, Herria, Euzko Gaztedi eta Azkatasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Bere lan nagusia euskara irakastea izan zen, eta hartarako metodoak argitaratu zituen. Euskarazko eskolak ematea izan zen Andoni Urrestarazu Umandi-k Gasteizko San Antonio kaleko bizitokian gauzatu zuen erresistentzia ekintza. 1942. urtean Gasteizera itzuli zen eta bertatik hasi bere bizitzako lana izango zena: euskararen irakaskuntza. Euskaltzaindiak 1961eko abuztuaren 25ean euskaltzain urgazle izendatu zuen.
Bizitza:
1919an hasi zen euskara ikasten. Espainiako Gerra Zibilean gudari talde batekin ibili zen, harik eta Santoñan atxilotu zuten arte. Hiru urte pasatu zituen kartzelan. Euskaraz irakasteko gerra ondorengo lehen ahaleginak Andoni Urrestarazu "Umandi" araiarra izan zen. Arabatik kanpo ibili ondoren Gasteizera bueltatu zen 1942an. Kontrako giroa aurkitu arren, A. Urrestarazu euskaldun berriak berehala ekin zion euskarazko eskolak emateari era erdi klandestinoan, San Antonio kaleko bere pisuan irakasten zien bertara hurreratzen zirenei. Makinaz idatzitako orri batzuk testuliburutzat erabiliz, Peli Presak ere Umandi izan zuen ere euskara-maisu etxebizitza hartan, pertsianak jaitsita badaezpada ere.
Urrestarazu 1953an Parisa joan zen erbesteratuta; han, Eusko Jaurlaritzan aritu zen lanean. Parisko Euskal Kulturaren Alde erakundeko idazkaria izan zen 1962. urteaz geroztik. Irazkintza ikastoletarako aldizkaria sortu zuen Baionan, 1966an; urtebete iraun zuen. Hil aurretik Euskal Gogo Iztegia izeneko hiztegi ideologiko batean ari zen lanean.
Lanak:
Euskaltzain urgazlea. Euskaltzain urgazle 1961eko abuztuaren 25ean izendatu zuten, baina ez zuen izendapena onartu.Euskal idazle eta irakaslea ere izan zen.
Gramatika Vasca (1955):
Bizian zear benetan maite izan naun nere arreba kutunari eskeintzen dio Umandik hitzaurrean. Beraz, euskaldun guztien eginbear nagusia, euskeraz egin, ikasi , goratu ta zabaltzea da.
Gramática Vasca (1955), gerra ostean argitaratu zen lehen euskal gramatika. 1936ko gerraz gero argitaratu ahal izan zen euskararen lehen gramatika. Umandi-ren ikasleen artean osatu genuen, hark emandako oharrak kopiatu eta gure artean banatzen genuen Umandik egun bakoitzeko agintzen zigun ikasgaia. (Peli Martin Latorre (Gasteiz), 1923-2013)
Gramatica vasca, Modismos-Vocabulario-Claves de Temas liburuxka (1959): Guztira 186 Ikasgai jorratzen du Umandik bi liburutan.
Euskal-Betekizunak (1977).
Goi-jakintzarantz hurbiltzeko nahian, euskaraz egindako urrats txikiak (1993).
Eleberria. Bakea beharrean (1985): Aitzin-solasean horrela dio bosgarren paragrafoan Umandik: "Nire lerroak josteko darabildan euskarak herrikoia izan nahi du, edo jatorra izan diteken arren (h)urbil bederik ibiltzea, gure euskalki guztien jokaeraetan dantzatzen, guztiak nireak eta ororenak direlarik; eta orrengatik hain zuzen, egokia izan diteken batasunerako, guziak ere aintzakotzat (h)artu ta erabili be(h)ar dirala ustean".
Asmo hiztegia: Umandi 1983.urtean hasi zen hiztegia prestatzen. Hala aitortzen digu Urrestarazuk berak: "Ene baitan gogo-hiztegiaren asmoa Olabide ´tar Erraimundaren lan sakon bat irakurtzean sortu eta mamitu zan. Hain zuzen 1918ko urtean Oñatin egin ziran Eusko Ikaskuntza harek eman zuen ikasketa ederrean".Hiztegiak 385000 fitxaren edukia gordetzen du, Umandi-k 10 urte behar izan zituen eta ez zuen lana bukatu, 1993ko azaroaren 21ean hil zen. Andoni Gaspar Erkizia eta Andoni Perez Cuadradok lagundu zuen lana burutzen. UZEIren lan taldeak hartu zuen Umandi hil ondoren. Hiztegiak hiru atal ditu:
Hitzak familiaka biltzen dira ( landareak, abereak ...)
Bigarrenean aurreko atalen esanahiak biltzen ditu.
Hirugarrenean, euskal atsotitzak aurki daitezke.
Euskadiren ebazkizuna burubidezko oinarriak (1985, Eset)
Ikastolak:
Araia ikastolaren hastapenak eta bilakaera: Euskara berreskuratzeko proiektu kolektiboa. Araiako ikastolarentzat Andoni Umandiren izenari dagokionez, istorioa honako hau da: bere arreba Teresa Urrestarazuk nirekin (José Mari Rekarte) harremanetan jarri zen proiektua moldatzen ari ginela, eta bere anaia nor zen esan zidan, azaldu zidan bere anaiak gramatika bat garatu zuela euskaraz eta hortik abiatuta pentsatu genuen ikastolari bere izena jartzea. Araian 1975. urtean, Franco hil eta hurrengo hilabetean, abenduan, sortu zen Andoni Umandi Ikastola guraso ausart batzuk tematu zirelako beraien seme-alabentzat hezkuntza elebiduna eta pedagogia aurrerakoiaren autua egin zutelako.
Ikastolaren sorreraren lekukoak:
Parrokiek arretaz erregistratzen zituzten jaiotzak. Horri esker jakin genezakeen zenbat haur jaiotzen ziren eta nortzuk ziren gurasoak. Hezkuntza ordezkaritza fusioa planteatzen hasi zeneko, gu jada ikastola zabaltzeko bidean ginen. Garai hartan nork pentsatu behar zuen gaur egun irakaskuntza eredu nagusia osorik euskarazkoa izango zela? Hori ez zegoen gure buruan. (Jose Mari Rekarte). Juan Celaya funtsezko euskarri izan zen ikastola ekonomikoki sostenganatzeko.
Maite Aierdi Astigarraga (Azkoitia,1955) Araian egin zen irakasle, Felisa Zabaletagandik Araiako ikastolan lan egiteko eskaintza jaso zuen 1975eko udazkenean. Horrela, 1976ko San Sebastian bezperan zabaldu zituen ateak Araiako ikastolak...ordura arte, Grupo escolar-a zegoen, ikastolarik ez. Gurasoekin oso harreman estua genuen. Ez genuen bilera formalik egiten, baina beti ari ginen hizketan ikastolako atarian. Herriko gurasoak ere akordatu ziren eskolan ez bezalako dinamika bat zegoela ikastolan:goxoago, berria. Guraso, irakasle eta ikasleen bizipenak irakurtzeko 66-97 orrialdetara jo.
Archival history
Immediate source of acquisition or transfer
Content and structure area
Scope and content
Declaración de la Academia de la Lengua Vasca [Euskaltzaindia] acerca del vocabulario del euskera, con los criterios para discernir qué palabras son vascas.
Appraisal, destruction and scheduling
Accruals
System of arrangement
Conditions of access and use area
Conditions governing access
Los documentos y fotografías de este archivo se pueden utilizar para usos educativos o de investigación de acuerdo con la ley vigente y podrán requerir un permiso expreso para usos más amplios. En todo caso, el uso de dichos documentos implicará citar como procedencia a la Fundación Sancho el Sabio Fundazioa de acuerdo con la siguiente fórmula: Fondo archivístico de la Fundación Sancho el Sabio Fundazioa (Vitoria-Gasteiz). Licencia abierta CC BY-NC- ND (https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/ ). Esta autorización no es aplicable a obras que no estén en dominio público, y cuyos derechos de explotación sigan bajo protección de la ley sobre propiedad intelectual. En estos casos el usuario tendrá que contactar con los titulares correspondientes o las entidades en las que se haya delegado la gestión de esos derechos
Conditions governing reproduction
Language of material
Spanish
Basque
Script of material
Language and script notes
Physical characteristics and technical requirements
Finding aids
Allied materials area
Existence and location of originals
Existence and location of copies
Related units of description
Notes area
Note
Impreso.
No presenta data tópica.
Alternative identifier(s)
Access points
Place access points
Name access points
Genre access points
Description control area
Description identifier
Institution identifier
Rules and/or conventions used
Status
Level of detail
Dates of creation revision deletion
Language(s)
Spanish