Nortasun eremua
Erakunde mota
Baimenduriko izenaren forma
Formulario paraleloaren izena
Garmendia, Mari Carmen
Garmendia Lasa, María del Carmen
Standardized form(s) of name according to other rules
Beste formulario(en) izena
Erakunde korporatiboentzako identifikadoreak
Deskribapen eremua
Existentzia datak
Historia
Maria Karmen Garmendia Lasa (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1947ko ekainaren 9a) irakasle, kazetari eta politikaria izan da. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburua izan zen (1985-1994), baita Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua ere 1995-2001). Aurreneko emakumezko bozeramailea izan zen Eusko Jaurlaritzan.
Heziketa
Hamahiru zituela urtebete eman zuen Okzitaniako Tolosa ondoko Verfeil herri txikian. Frantsesa ikasteko joan zen udako hilabete bat pasatzera, baina urtebete egin zuen gero. Ormaiztegirekin konparatuta 40 bat urte aurreratuago zegoen Tolosako alde hura. Ormaiztegin pentsa ezinak zirenak ikusi zituen han: jendartearen sekularizazioa, dibortzioa, emakumezkoak prakekin ibiltzen zirela, erre egiten zutela, izan zitezkeela txofer, Aljeriako gerra, telebista... Egonaldi hark heldutasun ikaragarria eman zion.
Irakasle ikasketak egiten zituen bitartean, Donostiako andereñoen erresidentzian ere formakuntzan segitzen zuen. Erresidentzia hartako irakasleen artean egon ziren Koldo Mitxelena, Juan Mari Lekuona eta Ibon Sarasola. Elbira Zipitria irakasleak urteak zeramatzan ordurako etxeetan euskaraz irakasten.
« Garai hartan, sumatzen zen Francoren garaia aurki bukatu ahal zela; azpilan handia zegoen aldaketarako; ez hemen bakarrik, atzerrian ere bai. Beraz, gurea zen gure hezkuntza sistemaren oinarriak jartzea. »
—Mari Karmen Garmendia
Gero, tesia Estrasburgon egin zuen, Luis Pasteur Unibertsitatean. Ikastolei buruz egin zuen. Orduan konturatu zen bere etxean bertan ere gauza asko zituela. Adibidez, ama Xabiertxo-ren banatzaileetako bat izan zen (euskarazko eskola-liburu bakarra garai hartan), baina frankismoko garai hartan isilik ibili behar zuten.
Kazetaria
14 urterekin lehenengo lana argitaratu zuen Umeen-Deia aldizkarian. Zeruko Argian idazten hasi zen Aita Agustin Ezeiza kaputxinoak eta Rikardo Arregik bultzaturik. Miren Olarreaga sinadurarekin azaldu ziren bere testuak. Aldi batez, emakumezko bakarra izan zen aldizkariaren taldean. Han ibiltzen ziren Ramon Saizarbitoria, Xabier Lete, Jose Manuel Toledo, eta Iñaki Beobide ere. Garai hartan Andereñoen Erresidentzian zegoen bertan ostatu hartuta eta bertan topo egin zuen Nekane Auzmendirekin, Feli Etxeberriarekin, eta Amaia Lasarekin...
Irakaslea
Irakasle izan da Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolan, bai eta Donostiako Elizbarrutiaren Irakasle Eskolan ere.
Politikaria (1985-2001)
Politikan jardun zuen 1985etik 2001era Eusko Alderdi Jeltzalearekin. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ardura hartu zuen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren agintaldian (1985-1994), eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren buru amaitu, Ardanza eta Juan José Ibarretxeren gobernutan (1995-2001). Hain zuzen, Garmendia sailburuak zuzendu zuen Ibarretxeren euskara ikasketa.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zeregina zein izan beharko zen argi ez zegoenean berak diseinatu zituen hainbat lan-ildo. 1995ean Josune Ariztondo izendatu zuen sailburuorde Hizkuntza Politikan. Egindakoen artean, Euskaltzaindiaren egoera zaila bideratu zen garai hartan, Iparraldearekin harremanak sortu ziren Haritxelarren lankidetzari esker, batez ere, eta François Bayrou solaskide zutela... Hizkuntz eskakizunak, hezkuntza-ereduen inguruko hausnarketa, hizkuntzari buruzko nazioarteko adituekin harremanak egin izan ziren (Joshua Fishman, Cumming, Kataluniako eta Quebeceko adituak...). Garai hartan AEK eta HABEren artean zegoen gatazka bideratu zuten, AEKko arduradunekin hitzarmena lortuz. Hortik aurrera, AEK beste bide batetik sortu zen, euskaltegi itunpeko edo jabego sozialduna.
« Euskal kulturan egon dira pertsona batzuk talka horiek konpontzeko ahalegin handiak egin dituztenak, eta nik aipatu nahi dut bat: adibidez, Mari Karmen Garmendia (1995 eta 2001 artean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izandakoa). Ahalegin oso handia egin zuen euskal kultura mantentzeko, gatazka partidistetatik kanpo. Eta ezker abertzalearen lerroetan ere egon zen jendea esaten zuena mantendu behar zirela kontsentsu minimo batzuk. »
—Pruden Gartzia
Emakume aitzindaria
Aurreneko emakumezko bozeramailea izan zen Eusko Jaurlaritzan, lehenengo Hizkuntza Politikako idazkaria Jaurlaritzan, eta lehenengo emakumezkoa Matia Fundazioko presidentetzan.
Lekuak
Natural de Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Egoera legala
Funtzioak, zereginak eta jarduerak
Profesora, periodista y política.
Miembro de Euskal Idazleen Elkartea (1970).