Karmel (aldizkaria)

Nortasun eremua

Erakunde mota

Erakunde korporatiboa

Baimenduriko izenaren forma

Karmel (aldizkaria)

Formulario paraleloaren izena

  • Karmel Euskal-Aldizkaria

Standardized form(s) of name according to other rules

    Beste formulario(en) izena

      Erakunde korporatiboentzako identifikadoreak

      Deskribapen eremua

      Existentzia datak

      Primera publicación: 1931/01

      Historia

      Karmel euskarazko aldizkaria da, hiruhilabetekaria zehazki, Euskal Herriko karmeldarrek argitaratzen dutena. Aurretik Zornotzan argitaratzen zen, baina gaur egun Markina-Xemeinen du egoitza. Harpidedunen bidez zabaltzen da. Julen Urkiza da egungo zuzendaria.

      Historia:
      Karmel aldizkaria Karmengo Argia-ren ondorengoa da. Aldizkari horren lehenbiziko alea 1931ko urtarrilean argitaratu zen Zornotzan, Martin Uriarte zuzendaria zela. Erlijioaz gain, beste gai anitz lantzen zituen: baserri kontuak, esaera zaharrak, olerkiak, ipuinak, ohiturak, zientzia, musika, eta baita munduan zehar sakabanaturik zeuden euskal karmeldarrek bidalitako kronikak.

      Karmengo Argia 1936ko abuztura arte argitaratu zen; 4.000 arpidedun zituen orduko. Baina 1936ko iraileko alea ez zen atera, gerra egoeran ezinezkoa baitzen hura banatzea. Agintari frankistek auzitegira eraman zuten Lino Akesolo, aldizkariko zuzendaria, eta berriz argitaratzen hasteko debekua jaso zuen.

      Debekualdi luzearen ostean, 1951n hasi zen karrikaratzen Karmengo Amaren Egutegia era askotako irakurgaiez hornitua. Irakurleek atsegin handiz hartu zutenez, beste bost urtez argitaratu zen, eta 1957an berriz ere aldizkaria ateratzea lortu zuten: Karmel. Bihilabetekaria zen, Santi Onaindiak eta Libino Duñabeitiak zuzendua. Gaiak ugaritu ziren: Danteren Jainko antzerkia euskaraz, Rabindranath Tagoreren poemak, liburu berrien aipamenak, gerra aurretik sortutako Xabiertxo euskal testuliburua atalka...

      Aldizkariak oso harrera ona izan zuen, baina 1961ean gobernu frankistak debekatu egin zuen berriz, 1970era arte. 1970etik 1972ra 11 ale karrikaratu ziren. 1973an ez zen argitaratu, eta 1974tik aurrera ez du etenik izan. 1994an egoitza Markinara aldatu zen.

      Edukia:
      Aldizkariaren edukia bost ataletan banatzen da: kultura (%40), gizartea (%13), eliza (%12), iritziak (%10) eta literatura (%25). Karmel aldizkarian era guztietako idazleak daude, erlijiosoak eta laikoak. Bertan idatzi dute, besteak beste, Dámaso Intzak, Manuel Lekuonak, Lino Akesolok, Santiago Onaindiak, Antonio Maria Labaienek, Koldo Izagirrek, Joxan Artzek, Luis Baraiazarrak, Ana Urkizak, Gotzon Garatek eta Jose Ramon Etxebarriak.

      Aldizkariaz gain, talde honek bestelako lanak ere egiten ditu, gehienbat historiako karmeldarren lanak euskaraz argitaratuz.

      Lekuak

      Sede editorial: Markina-Xemein (Bizkaia)

      Egoera legala

      Funtzioak, zereginak eta jarduerak

      • Revista de publicación trimestral de la congregación de carmelitas.

      Jabetza mandatu/iturriak

      Barruko egitura/genealogia

      Testuinguru orokorra

      Harremanen eremua

      Erlazionaturiko erakundea

      Urkiza Txakartegi, Julen (Nacimiento: 1944/04/01)

      Identifier of related entity

      Harremanaren kategoria

      hierarkiko

      Harreman mota

      Urkiza Txakartegi, Julen es director de Karmel (aldizkaria)

      Harreman-datak

      Harremanaren deskribapena

      Access points area

      Occupations

      Kontrol eremua

      Authority record identifier

      Erakundearen identifikatzailea

      Erabilitako rol eta/edo konbentzioak

      Estatusa

      Xehetasun maila

      Sorrera, berrikusketa eta ezabaketa datak

      Hizkuntza(k)

        Script-a(k)

          Mantenimendu oharrak