Labayen Toledo, Antonio María

Original Objeto digital not accessible

Área de identidad

Tipo de entidad

Persona

Forma autorizada del nombre

Labayen Toledo, Antonio María

Forma(s) paralela(s) de nombre

  • Labaien Toledo, Antonio María

Forma(s) normalizada del nombre, de acuerdo a otras reglas

    Otra(s) forma(s) de nombre

    • Ibalan (seudónimo)

    • Matxingorri (seudónimo)

    • Aspaldiko (seudónimo)

    • L. Ayanbe (seudónimo)

    • Etxekorena (seudónimo)

    • Ibargi (seudónimo)

    Identificadores para instituciones

    Área de descripción

    Fechas de existencia

    1898/01/12 - 1994/10/12

    Historia

    Antonio Maria Labaien Toledo (Tolosa, Gipuzkoa, 1898ko urtarrilaren 12a - ib., 1994ko urriaren 12a) euskal idazlea eta politikaria izan zen. Euskarazko lehen antzerkilaria izan zelako da gehienbat ezagutua. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian Tolosako alkate izan zen.

    Gaur egun bere jaioterriko kultur-etxeak bere omenez Antonio Maria Labaien Kultur Etxea izena darama.

    Bizitza:
    Antonio Maria Labaien 1898. urtean jaio zen Tolosan. Hiri honetako Eskolapioetan egin zituen ikasketak, eta, ondoren, Zaragozako Komertzio Eskola Nagusian bukatu zituen. Handik bueltan, familiako inprenta enpresan hasi zen lanean, eta, urte askoan, bertako nagusi izan zen.

    Politika:
    Euskal abertzalea zen eta 1931n Tolosako zinegotzi hautatu zuten, EAJ-PNV bere alderdiaren izenean. Bi urte ondoren, hiri horretako alkate izatera iritsi zen, eta horregatik muga zeharkatu behar izan zuen aterpe bila, Sara herrian babesa hartuz, Gerra Zibileko pertsekuzioa zela eta. Zortzi urteren ondoren itzuli zen bere herrira. Lehenago, 1937 urtean, bere alderdiko ordezkari izan zen Londresko Naciones y Estados delako kongresuan. Euskaltzaindiko partaide ere izan zen.

    Musika eta mendizaletasuna:
    Antzerkiaz gainera, Antonio Labaien musikan ere ezaguna egin da. Frantzian biolina ikasi zuen, eta instrumentu honi buruzko hainbait liburu idatzi zituen. Ezagunena 1979 urtean argitaratutako Pequeña Historia del Violín en Tolosa da, hain zuzen.

    Mendian ibiltzea ere atsegin zuen, nahiz Tolosan edo Frantzian. Uzturre mendira edo Sarako Lizune basora mahiz joaten zen, eta baita Aralarrera, bera baita han dagoen babes-etxearen egileetako bat. Bere naturarako maitasuna zela eta, Pyrenaica mendi-aldizkarian hainbat artikulu idatzi zituen.

    Bi seme izan zituen, Carmen Sansinenearekin: Ramon Labaien (1928-2013), Donostiako alkatea eta politikari famatua, eta Matxin Labaien (1931) margolaria eta idazlea.

    Lanak:
    Antzerkia da, ordea, Antonio Labaien-en artea. Esan daiteke bera izan zela euskarazko genero honen aita, eta bere bizitzan zehar hainbat lan idatzi zituen.

    Saiakera:

    • Euskal antzertia'aren edestirako apur batzuek (1933, López Mendizabal)
    • Teatrogintza eta Yakintza (1973, Itxaropena)
      Antzerkia:
    • Ostegun-Gizena (1930, Navarro, del Teso y Cía.)
    • Euskal-Eguna. Iru ekitalditan antzerkia (1931, López Mendizabal)
    • Mateo Txistu (1932, López Mendizabal)
    • Iparragirre (1933, López Mendizabal)
    • Gizon Bizarpeituti eta Emazte Bizartsuti (1935, López Mendizabal)
    • Muga. Irri-antzerkia ekitaldi bitan (1954, Eusko Yakintza)
    • Lurrikara (1955, Euzko Gogoa) "Ibargi" izengoitiaz.
    • Petrikillo (1956, Egan)
    • Jokua ez da errenta. Komeria iru ekitalditan (1960, Itxaropena)
    • Malentxo alargun. Komeria iru ekitalditan (1962, Auspoa)
    • Domenjon de Andía, Gipuzkoako erregia. Kondaira-dramakizuna. Iru ekitaldi (Lau gerta leku ta azken zati batean) (1965, Itxaropena)
    • California... Ku-Ku!. Drama iru ekitalditan (1969, Itxaropena)
    • Teatro osoa euskeraz. I (1977, La Gran Enciclopedia Vasca)
    • Teatro osoa euskeraz. II (1977, La Gran Enciclopedia Vasca)
    • Teatro osoa euskeraz. III (1977, La Gran Enciclopedia Vasca)

    Lugares

    Natural de Tolosa (Gipuzkoa)

    Estatuto jurídico

    Funciones, ocupaciones y actividades

    • Escritor, dramaturgo y político.
    • Alcalde de Tolosa por el PNV (1933-1936).

    Mandatos/fuentes de autoridad

    Estructura/genealogía interna

    Contexto general

    Área de relaciones

    Área de puntos de acceso

    Puntos de acceso por materia

    Área de control

    Identificador de registro de autoridad

    Identificador de la institución

    Reglas y/o convenciones usadas

    Estado de elaboración

    Nivel de detalle

    Fechas de creación, revisión o eliminación

    Idioma(s)

      Escritura(s)

        Notas de mantención