Área de identidad
Tipo de entidad
Forma autorizada del nombre
Forma(s) paralela(s) de nombre
Larrarte, Juanmari
Forma(s) normalizada del nombre, de acuerdo a otras reglas
Otra(s) forma(s) de nombre
Identificadores para instituciones
Área de descripción
Fechas de existencia
Historia
Joanmari Larrarte (Hernani, Gipuzkoa, 1967) Elkar fundazioko komunikazio eta kultur arloko zuzendaria da, baita Jakin Fundazioaren patronatuko lehendakaria ere. Euskalgintzaren Kontseiluko lehendakaria izan da 2022ra arte, harrezkero AEKko Alizia Iribarren da lehendakaria.
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundean (AEK) hasi zen lanean 1988an, eta, gero, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n aritu zen.Berria Taldeko kontseilari ordezkaria izan zen lehenengo 10 urtetan 2003tik 2013ra arte.
Euskara irakaslea (1988-1999)
Helduak euskalduntzeko AEKn sarean (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskara-irakasle eta didaktikaria izan zen hasieran. Gipuzkoako euskaltegietako arduraduna ere izan zen 1994 eta 1999 artean.
Euskaldunon Egunkariko kanpo harremanen arduraduna (1999-2003):
1999an Euskaldunon Egunkariko kanpo harremanetan hasi zen, Martin Ugalde kultur parkea eraikitzeko lanetan. 2003ko otsailaren 20ra arte aritu zen horretan, Guardia Zibilak kazeta itxiarazi zuen arte.
Urte haietan Martin Ugalde Kultur Parkea sortzeko eragile nagusietako bat izan zen Larrarte,
Euskara hutsezko egunkari bakarra izango zena sortzea prozesu eredugarria eta emankorra izan zen, urte gutxi lehenago inor gutxik uste baitzuen ekonomikoki bideragarria izango zenik.[9] Guardia Zibilak egunkaria itxiarazi zuenean egunkariak 9.000 erosle izatera heldu zen, eta kopuru hori handitzeko hausnarketa egiten ziren. Bi hilabete lehenago Internet-ekarpenak goraipatzeko Buber saria jaso zuen Euskaldunon Egunkariak Interneten euskara garatzeko egindako lanagatik.
Euskaldunon Egunkariaren prozesu osoa dokumentatzeko Joan Mari Torrealdaik zendu aitzin ia guztiz idatzi zuen Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta liburua Joanmari Larrartek ondotik borobildu eta argitara eraman zuen 2021ean. Liburu lehen bi ataletan kokapen bat egiten du liburuak: Egunkaria sortu aitzin egondako aldarri eta proiektuena, batetik, eta garaiko giroarena, bertzetik. Hirugarren eta laugarren parteetan Egunkaria-ren sorrera bera eta historia kontatzen ditu Torrealdaik xehetasun handiz: erraterako, erakunde publikoekin izandako gatazkak azaltzen ditu, eta nola lortu zen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzak hedabidea diruz laguntzea. Bosgarren eta seigarren kapituluetan Egunkaria-ren itxiera azaltzen du, «dena da ETA» pentsaera ere kokatuta. Azken bi atalak hildako Egunkaria-ko kideei eta eskertzei eskaintzen zizkien Torrealdaik, azkenik.
Berria egunkaria (2003-2015)
2003an bertan antolatu zuten Berria egunkaria kudeatuko zuen Berria Taldeko kontseilari ordezkaria izango zen gero 2013ra arte. 2013an Iban Arregik hartu zuen lekukoa kontseilari ordezkari gisa, eta Larrarte bi urtez, 2015era arte, Marketin eta Publizitate sailean aritu zen Berria egunkarian.
« Bihar, urriak 16, 11 urte beteko dira Egunkaria-ren kontrako bigarren operazioa egin zenetik, eta atzo jakin genuen haren ondoren martxan jarri zuten auzi ekonomikoa artxibatzea erabaki dutela. [...] 11 urte luze horietan izan dugun zama ez da nolanahikoa izan, batez ere atzo arte inputatuta egon direnentzat. 11 urte bidegabekeria bidegabekeriaren gainean [...] 2003ko otsailaren 20an itxi zuten Egunkaria, eta, handik aurrera, atxiloketak, torturak, kartzela, epaiketak eta beste hainbat sufrimendu jasan izan behar ditu lagun askok. [...] Ikaragarria izan da jendearen laguntza, babesa eta lana, bai Egunkaria-ren itxierari aurre egiteko, bai BERRIA martxan jartzeko. Sekulakoa herritarren erantzuna BERRIA eratzeko akzioak erosteko orduan. Handiagoa oraindik Egunkaria-ren kontrako epaiketaren inguruan sortu zen mobilizazioa. »
—Joanmari Larrarte (2014-10-15)
Elkar argitaletxea (2015etik):
2015az geroztik Elkar argitaletxeko Komunikazio eta Kultur Arloko zuzendaria da,
Jakin fundazioko lehendakaria (2020tik):
Joan Mari Torrealdaik 2020an hil zenean, Joanmari Larrartek hartu zuen lekukoa Jakin Fundazioko patronatuan.
Lugares
Natural de Hernani (Gipuzkoa)
Estatuto jurídico
Funciones, ocupaciones y actividades
- Profesor de euskera.
- Responsable de AEK Gipuzkoa (1994).
- Responsable de relaciones exteriores de Euskaldunon Egunkaria (1999-2003).
- Director ejecutivo del Grupo Berria (2003-2015)
- Director de Comunicación y Cultura de la Fundación Elkar. (desde 2015)
- Presidente de la Fundación Jakin (desde 2020).