Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdia - Festival Internacional de Teatro de Calle de Lekeitio

Área de identidad

Tipo de entidad

Entidad colectiva

Forma autorizada del nombre

Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdia - Festival Internacional de Teatro de Calle de Lekeitio

Forma(s) paralela(s) de nombre

    Forma(s) normalizada del nombre, de acuerdo a otras reglas

      Otra(s) forma(s) de nombre

        Identificadores para instituciones

        Área de descripción

        Fechas de existencia

        Primera edición: 1979

        Historia

        Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdia kostaldeko herri bizkaitar hartan urtero 1989tik uztailaren lehen hamabostaldian burututako nazioarteko festibala da, itzal handikoa eta Euskal Herriko garrantzitsuena arlo honetan.

        "Deabru Beltzak" taldea jaialdiari estuki lotuta dago.

        Historia:

        1. urtean Lekeitio herrian “Topaketak” antolatu ziren. Antzerki topaketa haietan Danimarka, Italia eta Euskal Herriko taldeak bildu ziren euskal antzerki independentearen mugimenduari hasiera ematen. Horrela, Lekeitio da kale-antzerki garaikidearen hastapenaren lekukoa.

        Hamar urte beranduago, 1989an, antzerkizale talde batek topaketa horietan bizi izandako esperientzia berreskuratzea eskaini zion udalari. Horrela sortu zen Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren aurreneko edizioa. Aurrekontu apal batekin jaialdiak hasierako urratsak eman zituen eta egitarauan ehun hankapaluen bilkura bat nabarmendu zen.

        Jaialdia aitzindaria zen, Euskal Herrian kale-kultur arlo honetan lehenengoa baitzen. Kale eta plazetan oinarria izanda ere, zeruan, itsasoan, hondartzan… ere aurkitu du antzezlekua.

        Bigarren jaialdiak, 1990an, munduari zabaldu zion atea, Frantzia eta Laponiako bi talde gonbidatuz. Nazioarteko joera hau urtez urte handitzen joan da. Gaur, bost kontinentetako taldeak Lekeitioko plazatik igaro dira. Togo, Ghana, Mozambike, Quebec, Argentina, Kuba, Txile, Bali, Turkia, Txekia, Italia, Alemania, Portugal, Errusia, Frantzia… izan dira jaialdian. Penintsulako eremu guztietatik ere hamaika antzerki talde hurbildu dira Lekeitiora. Honez gain, euskal antzerki talde ugarik hartu du jaialdia estreinatzeko plaza. Jaialdiak berak ekoizpen propioak estreinatu ditu aldizka, arrakasta handiz bai parte hartze aldetik, bai kalitate aldetik.

        Itzal luzeko nazioarteko taldeak izan dira Jaialdi honetan: Royal de Luxe, Ilotopie, Plasticiens Volants, Trans Express Europa…

        Lugares

        Estatuto jurídico

        Sede: Lekeitio (Bizkaia)

        Funciones, ocupaciones y actividades

        Mandatos/fuentes de autoridad

        Estructura/genealogía interna

        Contexto general

        Área de relaciones

        Área de puntos de acceso

        Profesiones

        Área de control

        Identificador de registro de autoridad

        Identificador de la institución

        Reglas y/o convenciones usadas

        Estado de elaboración

        Nivel de detalle

        Fechas de creación, revisión o eliminación

        Idioma(s)

          Escritura(s)

            Notas de mantención