Nortasun eremua
Erakunde mota
Baimenduriko izenaren forma
Formulario paraleloaren izena
Standardized form(s) of name according to other rules
Beste formulario(en) izena
Erakunde korporatiboentzako identifikadoreak
Deskribapen eremua
Existentzia datak
Historia
Juan Antonio Letamendia Perez de San Roman (Donostia, 1940ko urriaren 18a - Hondarribia, 2019ko abenduaren 24a) euskal idazle, irakasle, hizkuntzalari eta komikilaria izan zen.
Euskara irakasle izan zen Donostiako EUTGn, Santo Tomas Lizeoan, Gipuzkoako Irakasle Eskolan, Hondarribiko institutuan eta UBEI-IVBAD urrutiko irakaskuntzako institutuan. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1975ean.
Lanak:
Hizkuntzalaritza:
Erretorika Klasikoaren eragina Axularren aipamenen itzulpenetan, (1977, Euskera aldizkaria XXII)
Leizarragak partitiboz dakartzan partizipioak Duvoisinen ordainekin alderatuta (1980, Euskera aldizkaria XXV)
Equivalencias léxicas vasco-latinas en el Gero de Axular (1981, ASJU XV)
Hondarribiko Euskara-Bokalismoari buruzko oharrak (1990, Hondarribia)
Hondarribiko hizkera Roque Jazinto Salazarren predikuan (1778) Txomin Sagarzazurekin batera (1992, Iker 7)
Didaktika:
Euskera-6 (1975)
Jalgi Hadi euskara irakasteko metodoa, beste batzuekin batera (1978)
Bakarka metodoa 1, 2 eta 3 (1984)
Itzulpenak:
Denak nire semeak, Arthur Miller-en antzerkia (1965)
Zenbait Hitzaldi, Koldo Mitxelenak emandako hitzaldien euskarazko bertsioa (1972)
Masen errebolta, Ortega y Gasset-en "La Rebelión de las masas" (1991, Klasikoak)
Komikiak:
Pan-pin, Zeruko Argia eta Muga aldizkarien kolaboratzailea izan zen.
Lekuak
Natural de Donostia/San Sebastián
Egoera legala
Funtzioak, zereginak eta jarduerak
- Escritor, profesor y cómico.
- Miembro de Euskal Idazleen Elkartea (1970).