Área de identidad
Tipo de entidad
Forma autorizada del nombre
Forma(s) paralela(s) de nombre
Forma(s) normalizada del nombre, de acuerdo a otras reglas
Otra(s) forma(s) de nombre
UEU
Identificadores para instituciones
Área de descripción
Fechas de existencia
Historia
Udako Euskal Unibertsitatea edo UEU lukuru-asmorik gabeko kultur elkartea da eta Onura Publikoko aitormena du 1990etik. 1973an sortu zen Donibane Lohizunen antolatutako Udako Ikastaroetan.
Orobat euskaraz eta unibertsitate mailakoak diren atal hauek sustatzen ditu: ikastaroak, liburu-argitalpenak, Internet-zerbitzuak, kongresuak, profesionalen bilkurak, eta graduondoko-ikasketak.
Udaz gain, beste urte sasoietan ere antolatzen ditu ikastaroak, baita jardunaldiak ere (esaterako, Informatikari euskaldunen bilkurak, edo Natur Zientzietako Topaketak).
Euskal komunitate zientifikoa ezagutarazteko eta trinkotzeko zenbait datu-base (Inguma, Artizarra...) eta foro (Ikergazte, Txiotesia...) eskaintzen ditu.
Helburuak:
UEUren helburu nagusia Euskal Unibertsitatea sortzea da. Horretarako, hiru ardatz nagusi ditu:
Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea.
Euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea.
Unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea.
Kataluniako Universitat Catalana d'Estiuren lana aurrekari sendoa izan zen Udako Euskal Unibertsitatearentzat. Izatez, Katalanen aurrerapausoen berri izan eta hiru urtera sortu baitzen UEU 1973an.
Antolaketa:
Gaur egun UEUk 1.200 bazkide inguru ditu. Idazkari nagusia Ane Sarasua da; bera da kudeaketa, finantzak eta giza baliabideen gidaritza daramatzana. Lehenago Mari Karmen Menika izan zen idazkari nagusia (1986-2000), orain Ikastetxe Nagusiko arduraduna dena.
UEUko zuzendariak honako hauek izan dira: Manex Goihenetxe (1973-1976), Martin Orbe (1976-1983), Baleren Bakaikoa (1983-1987), Inaki Irazabalbeitia (1987-1991), Kepa Altonaga (1991-1996), Mikel Aizpuru (1996-2000), Xabier Isasi (2000-2004), Aitzpea Leizaola (2004-2005), Lore Erriondo (2005-2010), Karmele Artetxe (2010-2014), Iñaki Alegria (2014-2018), Kepa Sarasola (2018-2023), eta 2023ko otsailetik Aitor Bengoetxea da zuzendaria.
Historia:
1970an unibertsitatean euskara ez zen bat ere erabiltzen. Orduan utopia moduan ikusten zen euskara etorkizunean arlo guztietara naturaltasunez zabaldu ahal izango zela. Baina 1970-72an Baionako Euskal Erakustokian antolatu ziren Euskal Asteak izan zuten arrakasta ikusirik, 1972ko ekitaldian Karlos Santamariak Euskal Unibertsitatea sortzeko premiaz emaniko hitzaldiaren bidetik, Euskaldunen Biltzarra, Ikas eta Fededunak elkarteek UEU antolatzea erabaki zuten 1973ko udan, Euskaltzaindiaren babespean. Lehengo ekitaldi biak Donibane Lohizunen egin ziren, ondorengo biak Uztaritzen, eta 1977tik Iruñean. Geroago, urteak pasa ahala, hainbat urrats kualitatibo egin dituzte etengabe euskarazko unibertsitatea eraikitzeko bidean.
1975ean hasi ziren liburuak argitaratzen. urtero 10 bat liburu argitaratu dira harrezkero.
Udako ekitaldien eragina zabaldu nahian, 1985tik urtean zehar ere Jardunaldiak antolatzea erabaki zen, publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio-mailako hitzaldi eta mahai-inguruz osatuak.
1984an Aralarko San Migelen UEUren bideari buruzko gogoeta egin zen. Hasi berriak ziren EHUren uda ikastaroak, eta biak nola txertatu pentsatzen hasi ginen. Aralarreko saioa oso inportantea izan zen, bidea markatu zelako, zuzendariek hortik jo zutelako gero. Horrela, 1986an, UEUk legezko kultur elkarte izaera hartu zuen.
1990an Uztaro aldizkari zientifikoa sortu zuten, geroago sortu ziren Historiari buruzko Kondaira aldizkaria (2003-2013), arkitekturari buruzko Aldiri aldizkaria (2009-2022), eta osasungintzari buruzko Osagaiz aldizkaria (2017).
Aralarrekoaren moduko beste mugarri bat, 1995eko kongresua izan zen, UEUren lehena. Bazkidetza figura sortu zen han, eta UEU bazkidez osatutako elkarte modura egituratu zen. Bazkideak gero eta gehiago, gaur egun bazkideak 1.200tik gora dira. 2002-03an, bigarren kongresua egin zuen UEUk, eta gizartea aldatu zen heinean, bere eginkizuna eta bidea egokitu eta moldatu zituen.
1996an Informatikari Euskaldunen Bilkurak antolatzen hasi ziren kongresu moduan. Geroago beste hainbat arlotara zabaldu zuten kongresuen formula: Natur Zientziak, Hizkuntzalaritza, Arkitektura...
- urtean Inguma datu basea sortu zuten, unibertsitate mailako euskarazko produkzioa erraz atzitzeko helburuarekin. Euskarazko komunitate akademikoa koordinatzeko antzeko beste sei zerbitzu informatiko sortu zituzten geroago.
2001etik Hizkuntza Teknologia berezko titulua antolatu zuten, lankidetzan Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Geroago 10 baino gehiago izan dira honela antolatu diren graduondokoak edo berezko tituluak.
2001ean bertan hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan hasi ziren irakasleak prestatzeko Ulibarri programan. Geroago Prest Gara eta Haur Eskolak programetan ere parte hartu dute.
2003tik on-line ikastaroak ematen hasi ziren eta 2013an on-line irakaskuntzarako eredu pedagogikoa definitzen hasi zen. Eredu hori sortu zuen taldean zeuden Abel Camacho, Ireide Arriolabengoa, Rakel Gamito, Maite Larrañaga, eta Maialen Urbieta.
2010ean, beste aldaketa bat antolatu zen: irudi korporatiboa, gure eginkizuna birformulatu, ildo nagusiak zehaztu, lan egiteko moduak, konpromisoak…
2015ean euskarazko ikerkuntza sustatzeko eta ikertzaile gazteak koordinatzeko asmoz Ikergazte kongresua antolatu zuten lehenengoz. Helburu bera zuen Txiotesia lehiaketa 2013az gero euskarazko tesiei ikusgarritasuna emateko.
2019an GOI ikastegia sortu zuten Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, eta azpiegitura horrekin urte bat geroago 2020ean online eta euskaraz martxan jarri zuten Irakaskuntza ertainetan irakaslea izateko behar den master ofiziala.
2022an 50 urte bete zituen, eta horretarako ospakizun sortari ekin zion urte horretako maiatzean.
Ikastaroak:
1973z gero 2.000 baino gehiago dira unibertsitateko gaiak irakasteko antolatu dituen ikastaroak. 2003an hasi zen on-line ikastaroen eskaintza, eta 2013an euskarazko lehen MOOC ikastaroa (Android programazioaren hastapenak). Sailetan egin izan da beti ikastaroen antolaketa, sailak hauek izan direla:
Antropologia; Antzerkilaritza; Arkitektura; Artea; Bertsolaritza; Ekonomia; Filosofia; Fisika; Glotodidaktika; Historia; Hizkuntzalaritza; Informatika; Itzulpengintza; Kazetaritza; Kimika; Klimatologia eta Meteorologia; Literatura; Matematika; Musika; Natura Zientziak; Osasuna; Pedagogia; Psikologia; Sexologia; Soziolinguistika; Soziologia; Sukaldaritza (2000-2004); Zuzenbidea
Argitaletxea:
Liburuak:
UEUk 1975tik 2020ra bitarte unibertsitate mailako 458 liburu (saiakerak eta testu-liburuak) argitaratu ditu, urtero 10 liburu gutxi gorabehera.
UEUn sortutako liburu gehienak Buruxkak liburutegi digitalean kontsulta daitezke.
Aldizkariak:
2018an hiru aldizkari ere plazaratzen zituen: Uztaro (giza-zientziak, 1990ean sortua), Aldiri, Arkitektura eta abar (arkitektura, 2009an sortua), eta Osagaiz (osasun-zientziak). 2003 eta 2013 urteen artean Kondaira aldizkaria ere argitaratu zuen historiako gaiekin.
Udako ikastaroetan Udaro izeneko barne-buletina argitaratzen du UEUk. Bertan, ikastaroen inguruko informazioa, elkarrizketak eta argazkiak izan ohi dira.
Datu-baseak eta Internet-zerbitzuak:
Inguma datu-basea euskarazko produkzioa unibertsitatean:
Inguma datu-basea euskara batuaren garaian unibertsitate mailan euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen du. 2021ean guztira 206 erakunderen lana katalogatuta zegoen. 45.000 erreferentziatik gora eta 12.506 egileen lana eskaintzen ditu. Euskal Komunitate Zientifikoaren argitalpenak, hitzaldiak, ikastaroak, tesiak eta irakasgaiak biltzen ditu.
- urtean sortu zuen UEUk datu-base hau. Azken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko datuak eskaintzen ditu.
Artizarra sare soziala:
Artizarra euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala da. 500dik gora profesional euskaldunen arteko harremanak errazten ditu. Profesional bakoitzak Inguma datu-basean duen ekoizpenaz gain uneko bere jarduera profesionalaren datuak ere erakusten ditu. Mundu mailako LinkedIn sarearen antzerakoa da, baina euskaraz eta euskararen alorrean lokalizatuta. Hor agertzen diren komunitate zientifiko-profesionalei elkarren berri eman nahi die.
Tesiker, euskarazko doktorego-tesiak
Tesiker datu-baseak euskaraz argitaratu diren 550 doktorego-tesien datuak eskaintzen ditu, baita tesi-txostenak ere. UEUk jasotako datuak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren webgunetik. 550 doktorego-tesi digitalizatu eskaintzen ziren 2019an eta urtez urte eguneratzen da.
Buruxkak liburutegi digitala:
Buruxkak liburutegi digital librean UEUk argitaratutako liburu guztiak eskaintzen ditu formatu digitalean (2018an 380), azken urteetan plazaratutakoak ezik. Liburu guztiak partekatu daitezke CC-BY-SA lizentziarekin. Buruxkak izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari; aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri zion.
Apunteen Otarrea
Buruxkak liburutegian dauden liburu guztiz zuzenduak izan gabe, unibertsitate alorreko diren lan, txosten, apunte eta bestelako dokumentuak partekatzeko gunea da. Besterik esan ezean Otarreko dokumentu guztiak partekatu daitezke CC-BY-SA lizentziarekin.
[Artículo continúa: https://eu.wikipedia.org/wiki/Udako_Euskal_Unibertsitatea]
Lugares
Estatuto jurídico
Asociación cultural sin ánimo de lucro.
Funciones, ocupaciones y actividades
- Promotora de cursos, publicaciones de libros, servicios de Internet, congresos, reuniones profesionales y estudios de postgrado en euskera y nivel universitario.