Área de identidad
Tipo de entidad
Forma autorizada del nombre
Forma(s) paralela(s) de nombre
Forma(s) normalizada del nombre, de acuerdo a otras reglas
Otra(s) forma(s) de nombre
Salatxe (seudónimo)
Identificadores para instituciones
Área de descripción
Fechas de existencia
Historia
Martin Ugarte Azurmendi "Saletxe" (Legazpi, Gipuzkoa, 1916ko otsailaren 14a - 1996ko uztailaren 18a) euskal idazlea izan zen. Legazpiko Telleriarte auzoko Saletxe baserrian jaio eta bizi izan zen, eta handik datorkio goitizena.
Gaztetan artzain ibili zen aitarekin batera, eta, hamazazpi urte zituela, Legazpiko Patrizio Etxeberria lantegian sartu eta han egin zuen lan berrogei bat urtez. 1972an On egiñaren obaria izeneko eleberria argitaratu zuen. 1959 eta 1969 artean Olerti poesia aldizkarian eta Zeruko Argia aldizkarietan argitaratu zituen bere olerki eta idazlan gehienak. 1993an Legazpi barrutiko itzen bilduma argitaratu zuen, herriko hizkera, hiztegia eta adizkera biltzen dituena.
Lanak:
Narrazioa:
- On egiñaren obaria. Arriantxo "sasi-mendikua"ren bizi moldez, nobela tajura tolestua (1821-1909) (1972, Itxaropena)
- Poesia eta atsotitzak
- Jatorriaren errotik (1986, Legazpiko udal kuktur-etxea. ISBN: 84-7086-162-x) Liburuak hiru atal ditu:
- "Aizkorri" artzai poema
- "Tankalaren leloan. Gure errota, ta errotarien azkena", sei kantu ta eraskia.
- "Ezagupen zentzuz", atsotitz bilduma egileraren komentarioekin.
Lexikografia: - Legazpi barrutiko itzen bilduma (1993, Legazpiko Udala)
Lugares
Natural de Legazpi (Gipuzkoa)
Estatuto jurídico
Funciones, ocupaciones y actividades
- Escritor.