Urbeltz Navarro, Juan Antonio

Original Objeto digital not accessible

Área de identidad

Tipo de entidad

Persona

Forma autorizada del nombre

Urbeltz Navarro, Juan Antonio

Forma(s) paralela(s) de nombre

    Forma(s) normalizada del nombre, de acuerdo a otras reglas

      Otra(s) forma(s) de nombre

        Identificadores para instituciones

        Área de descripción

        Fechas de existencia

        Nacimiento: 1940/10/20

        Historia

        Juan Antonio Urbeltz Navarro (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1940ko urriaren 20a) etnomusikologo eta kultura gizona da. Euskal dantza eta musika tradizionala berreskuratzen lan handia egin du, Marian Arregi emaztearekin batera. Gaur egun Donostian bizi da. Oi Baldorba! abesti ezagunaren letra sortu zuen.

        1958an Goizaldi dantza taldean parte hartu zuen. 1965ean Argia taldera igaro zen, eta talde hori zuzendu zuen urte askoan. Folkloreari buruzko hizlari eta publizista, Euskal Koreografia Atlasaren osaketa zuzendu zuen.
        Halaber, Goierriko brokel dantzari eta Otsagabiko dantzei buruzko ikerlanen egilea da. 1967an Argia taldea Cáceresko (Espainia) Nazioarteko Folklore Jaialdira aurkeztu zen; bi urte geroago, Middlesbrough hirikora (Britainia Handia). Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kide da, eta Eusko Ikaskuntzako Folklore saileko presidente izan zen.

        Bere lorpen handienetako bat da antzinako axuri beltza dantzaren berreskuratzea.

        1985ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari izendatu zuten. Dantzariak eta Deia argitalpenetako lankide izan zen, eta Dantzak idazlanaren egile da. Hona hemen bere idazlanetako batzuk: Notas sobre las danzas tradicionales de los vascos, Bilbo, 1978; Música militar en el País Vasco; El problema del zortziko, Iruñea, 1989; Danzas de Guipúzcoa eta Alardeak, Donostia, 1995.

        2007an maiatzaren hasieran Urbeltzek Jimeno Jurío Saria irabazi zuen, eta maiatzaren 13an eman zioten, Artaxoako Zirkuluan.

        2015 urtean Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen.

        Dantza (2018) Telmo Esnal zinema zuzendariaren filmean koreografoa eta filma egiteko eragile nagusietako bat izan zen Esnal eta Koldobika Jauregirekin.

        Lugares

        Natural de Pamplona/Iruña

        Estatuto jurídico

        Funciones, ocupaciones y actividades

        • Etnomusicólogo.

        Mandatos/fuentes de autoridad

        Estructura/genealogía interna

        Contexto general

        Área de relaciones

        Área de puntos de acceso

        Puntos de acceso por materia

        Profesiones

        Área de control

        Identificador de registro de autoridad

        Identificador de la institución

        Reglas y/o convenciones usadas

        Estado de elaboración

        Nivel de detalle

        Fechas de creación, revisión o eliminación

        Idioma(s)

          Escritura(s)

            Notas de mantención