Identity area
Type of entity
Authorized form of name
Parallel form(s) of name
Standardized form(s) of name according to other rules
Other form(s) of name
Identifiers for corporate bodies
Description area
Dates of existence
History
Uztaro giza zientzien eta gizarte zientzien euskarazko aldizkari akademikoa da, Latindex zientzia aldizkarien sarean sartuta dagoena. 1990ean sortu zen eta ondoko jakintza-arloetako lanak argitaratzen ditu: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, hizkuntzalaritza, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia.
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) sortutako aldizkari akademikoetako bat da, Osagaiz (osasun-zientziak), Kondaira (historia) eta Aldiri, Arkitektura eta abar aldizkaria aldizkariekin batera.
2025era bitartean gutxienez 132 zenbaki eta 949 artikulu argitaratuta ditu aldizkariak.
Testu-zuzenketaren bilakaera eta aldizkariaren historia
Zuzentzaileen lanak garrantzi berezia izan du beti aldizkarian. UEUko tradizioari jarraituz, arlo akademiko berrietan sortzen den hizkuntza bereziki zaindu da Uztaro aldizkarian. Horretan sei data dira aipagarri Uztaro aldizkariaren historian (1990, 1995, 2001, 2004 2011 eta 2017), zuzentzaile-lanak Euskal Herrian izan duen bilakabidea nolabait islatzen dituztenak.
1990: Sorrera:
1990ean sortu zuen UEUk «Uztaro. giza eta gizarte-zientzien» aldizkaria deitu zaio hasiera-hasieratik. Jokin Apalategi izan zen zuzendaria hasieratik eta hasieratik hizkuntzari arreta berezia eman zion, eta zuzentzailearen lana ezinbestekotzat hartu zen. Aldizkariak diziplinartekoa izan behar zuen. Euskarazko ikerkuntzan ari zirenak gutxi ziren, eta guztiak aldizkari berean elkartzea garrantzitsua izan zen. EHUn baziren bestelako aldizkari batzuk, sektorekakoak, baina ahalik eta eremu zabalena biltzeko dizeinatu zuten, eta aldizkariaren zuzendaritza ere horrela egituratu zen. Emile Durkheim soziologo eta filosofo frantsesak 1900ean ehun urte lehenago sortutako L'Année Sociologique aldizkaria hartu zuten eredutzat, diziplina ezberdinak elkartu baitzituen.
Alfontso Mujika izan zen lehenengo zenbakietan (eta gero ere urte askotan, 2002ra arte, beste batzuekin batera) «Hizkuntz orrazketa»-ren ardura hartu zuena.
1995: Sendotzea (zazpi arlo gehiago eta urtero lau zenbaki):
1995ean Izaro Gurrutxaga kontratatu zuen orduan UEUk administrazio-lanetarako, eta zuzentzaile-lana ere egin beharko zuen 2000raino. 1995 hartan Nekane Intxaurtza eta Gidor Bilbao aldizkariaren erredakzio-kontseiluan sartu ziren, Bilbao zuzentzaile-lanetan eta Intxaurtza izan da orduz geroztik maketazioaren arduradun bakarra. Urte horretan ere, argitaraturiko 14. zenbakian, goitik behera aldatu zen «Idazleentzako informazioa». Euskarazko aldizkari batek inoiz izan duen aurkezpen-arautegirik zehatzena izan zen. Besteak beste, jakintza-alor gehiago hartzeko aldatu zen arautegia, betiere UEUko sailekin lotuta (filosofia, soziolinguistika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea eta musika erantsi ziren orduan).
1996az geroztik urtero 4 zenbaki argitaratu ziren, ordura arteko 3 zenbakiei laugarren bat erantsita. 1998ko 24. zenbakian erabili zen lehenengo aldiz zutabe bakarra maketazioan.
2001: "Zuzentzaile eskola":
2001eko 38. zenbakian hasi zen Arantza Bilbao zuzentzaile-lanetan. UEUn Jose Ramon Etxebarriak antolaturiko zuzentzaile-ikastaroko ikaslea izana zen. 2000tik urtetik ari zen Jose Ramon Etxebarria UEUren liburuak zuzentzen, hasieran soldatarik gabe, gero (musutruk lan asko egin eta gero) orrialdeka kobratuta; hasieran merke-merke, gero merke. UEUn gero eta ardura handiagoa zegoen zuzentzaile-taldea osatu beharraz, eta Jose Ramon Etxebarriari eskatu zion zuzentzaileak prestatzeko ikastaroa antolatzeko. Horietako baten emaitza da Arantza Bilbao Uztaro-ko zuzentzaile-taldean sartzea. Azkenik, 2001. urte horretan, UEUren liburuen-aurkezpenerako arauak idatzi zituzten Etxebarriak eta Gidor Bilbaok, funtsean Uztaro-ren idazleendako oharretan oinarrituta.
2004: Testu-zuzentzaile lanpostua:
2004an lehenengoz sortzen da UEUn zuzentzaile-lanpostua liburugintzarako (egitasmo horretan sartzen zen Uztaro), eta Ander Altunak irabazi zuen, lehiaketan. Bera ere Jose Ramon Etxebarriak emandako ikastaroan trebatua zen testu-zuzenketan.
2011: Latindex aldizkarien sarean:
2011tik Latindex zientzia aldizkarien sarean sartuta dago Uztaro aldizkaria, horri esker euskarazko artikulu horiek nazioarteko ikerketen mailan errekonozituta daude.
2017: Erreleboa zuzendaritzan, Gidor Bilbao:
2017an, 100. zenbakia argitaratzearekin batera, Jokin Apalategik zuzendari-kargua utzi zuen eta bere ordez ordura arte kalitate-arduraduna zen Gidor Bilbaok hartu zuen zuzendaritza.
2026: Erreleboa zuzendaritzan, Jon Mentxakatorre:
2026an, Gidor Bilbaok zuzendari-kargua utzi zuen erretiroa hartu zuenean, eta bere ordez Jon Mentxakatorre Odriozolak hartu zuen zuzendaritza.
Egile nabarmenak:
Aldizkarian ekarpen oparo egin duten egileen artean, besteak beste, hauek azpimarratu daitezke: Jokin Apalategi (42), Iñaki Gaminde (15), Pruden Gartzia (14), Joseba Tobar (13), Jexux Larrañaga (9), Iban Zaldua (9), Mikel Aizpuru (8), Paulo Iztueta (9), Jose Inazio Basterretxea, (8), Alazne Aiestaran (7), Jurgi Kintana (7), Arantza Gutierrez Paz (6), Jesus Mari Zalakain (6), Gidor Blbao (6), Mitxel Kaltzakorta (5), Eguzki Urteaga (5), Jaione Agirre (4), Joseba Lakarra (4), Jabier Lertxundi (4)...
Places
Legal status
Functions, occupations and activities
- Revista académica en euskera de humanidades y ciencias sociales.