Gasteiz Euskalduna

Área de identidad

Tipo de entidad

Entidad colectiva

Forma autorizada del nombre

Gasteiz Euskalduna

Forma(s) paralela(s) de nombre

  • GEU

  • GEU Elkartea

Forma(s) normalizada del nombre, de acuerdo a otras reglas

    Otra(s) forma(s) de nombre

      Identificadores para instituciones

      Área de descripción

      Fechas de existencia

      Fundación: 1992

      Historia

      GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu eta lan boluntarioa egiten duten pertsonez gain soldatapeko bost-sei langile ditu. Batzar Orokorrean aukeratuak diren sei kidek osatutako Talde Dinamizatzaile bat arduratzen da elkartearen urteroko ibilbidea landu eta norabidea markatzeaz.

      GEU elkartearen Talde Dinamizatzailea kide hauek osatzen dute gaur gaurkoz: Ane de la Presa Urturi (Lehendakaria), Eñaut Iraeta Aranbarri (Idazkaria), Rober Gutierrez Mateos (Diruzaina), Elena Lopez de Lacalle Martinez de Antoñana, Manolo Martinez Fernandez, Unai Achaerandio Ortiz de Murua.

      GEU elkartearen Lan Taldea kide hauek osatzen dute gaur gaurkoz: Nefer Olaizola Balboa, Aitor Álvarez Zazo, Asier Muelas Garaizabal, Azaitz Unanue Goikoetxea eta Miren Lopez de Sosoaga.

      GEU Aldizkaria
      Elkartearen ibilbidea GEU Gasteiz aldizkariari estuki lotua hasi eta hazi zen. Hilabetekari hori izan zen urte luzez GEU elkartearen egitasmo nagusia. Baliabide ekonomiko faltak baldintzatuta, 2009ko abenduan argitaratu zen GEU aldizkariaren azken alea. Ordurako, GEU elkarteak beste hainbat egitasmo kudeatzen zituen, Gasteizko Mintzalaguna edota Euskararen Agenda, esate baterako. Aldizkaria bertan behera geratzeak elkartearen berregituraketa ekarri zuen eta prozesu horretatik indartuta atera da GEU. Elkartearen estatutuak eguneratu, Zuzendaritza Batzorde berria eratu eta, era berean, elkarteko egitasmo desberdinen jarraipena eta kudeaketa egiteko taldeak sortu dira, kultura taldea kasu.

      GEU Gasteiz, lehenengo aleaAlea lehenengo alea

      GEUren Hazkuntza
      Azken urteotan GEU elkartearen tamaina nabarmen handitu da; eta horrekin batera, elkartearen egitura sendotzea lortu da. Egitasmo berriak jarri dira martxan eta arlo ezberdinetan aritu da lanean: hedabideak, kultura, aisialdia, mintza praktika, etab…

      Urte hauetan guztietan elkarlana izan da lanerako oinarrietako bat. Elkarlana Gasteiz, Araba zein Euskal Herriko eragile, erakunde eta norbanakoekin; izandako garapenean ezinbestekoak izan dira elkarlan esperientzia hauek.

      Euskaltzaleen Topagunearen -euskara elkarteen federazioaren- bazkidea da GEU elkartea, eta bertako Zuzendaritza Batzordean parte hartzen du. Era berean, Gasteizko Udaleko Euskara Elkargunearen zein Arabako Foru Aldundiko Euskara Batzordearen partaide da. Horrez gain, ALEA astekaria argitaratzen duen Arabako Alea Komunikazio Taldea S.L. enpresako akziodun nagusia da.

      Lugares

      Sede: C/ Panamá, s/n Casa de asociaciones Rogelia de Álvaro, 01012 Vitoria-Gasteiz.

      Estatuto jurídico

      Asociación sin ánimo de lucro

      Funciones, ocupaciones y actividades

      • Asociación cuyo objetivo es la normalización del euskera en Vitoria-Gasteiz.

      Mandatos/fuentes de autoridad

      Estructura/genealogía interna

      Contexto general

      Área de relaciones

      Área de puntos de acceso

      Puntos de acceso por materia

      Profesiones

      Área de control

      Identificador de registro de autoridad

      Identificador de la institución

      Reglas y/o convenciones usadas

      Estado de elaboración

      Nivel de detalle

      Fechas de creación, revisión o eliminación

      Idioma(s)

        Escritura(s)

          Notas de mantención