Martínez de Luna Pérez de Arriba, Iñaki

Nortasun eremua

Erakunde mota

Pertsona

Baimenduriko izenaren forma

Martínez de Luna Pérez de Arriba, Iñaki

Formulario paraleloaren izena

    Standardized form(s) of name according to other rules

      Beste formulario(en) izena

        Erakunde korporatiboentzako identifikadoreak

        Deskribapen eremua

        Existentzia datak

        Nacimiento: 1950/10/22

        Historia

        Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba (Gasteiz, 1950eko urriaren 22a) euskal soziologoa da. Soziologian doktore da Deustuko Unibertsitatean, eta, ia berrogei urtean zehar garrantzi handiko ikerketak zuzendu ditu, batetik, euskara biziberritzeko prozesuaren ezagutza zientifikoan sakontzeko eta, bestetik, euskal gizarte-errealitatea aztertzeko. Ikerketa horiek erakunde hauetan garatu ditu: Eusko Ikaskuntzan, Euskaltzaindian, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoko Kabinetean, Euskal Herriko Unibertsitatean, Garabiden edo Soziolinguistika Klusterran.

        2023an Manuel Lekuona sariaren irabazle izan zen, eta urte bat lehenago Anton Abadia saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak Martinez de Lunak sustatzen duen Garabide elkarteari.

        Soziolinguista Ikertzailea:
        Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohia da (1990-2015), hizkuntzaren soziologian aditua, bereziki hizkuntza gutxituen soziolinguistikan. "HIZNET Hizkuntza Plangintza" Graduondoko zuzendaria izan zen (2001-2016).

        Zuzendaria izan da hainbat ikerketa-proiektutan, besteak beste hauetan:

        • ARRUE ikerlerroan (2004-2022),
        • Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa ikerlanean (EGOD) ikerlanean.
        • Euskararen Adierazle Sistema (EAS) proiektuan (2013-2018).

        Ikerketa horiek hainbat elkarte zientifikorekin garatu ditu lankidetzan:

        • 1982tik 1986ra arte EUSTAT (Euskal Estatistika Erakundea)
        • 1986tik 2015era bitartean Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduraduna izan zen.
        • Eusko Ikaskuntzako kidea da, eta 2007-2013 artean Auñamendi Eusko Entziklopediako zuzendaria izan zen.
        • BAT Soziolinguistika aldizkariko argitalpen batzordeko kidea da, eta zuzendaria ere izan zen 1990tik 2022ra arte.
        • Soziolinguistika klusterreko kidea da hasieratik, eta lehen lehendakaria izan zen.
        • Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea da Arabako Batzar Nagusietako ordezkari gisa, eta Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kidea 2021tik, EHU-UPVko Gizarte Kontseiluaren izenean.

        Eragilea euskara biziberritzeko prozesuan:
        Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak gidatutako Topalabea hausnarketa-taldeko kidea izan zen sorreratik 2015ean. Bertan sortu zuten "Berrikasi eta Berrikusi" (2015) eta "Berrindartu eta jauzi" (2020) txostenak.
        2017tik Garabide elkarteko Kontseilu Nagusiko kidea da, eta 2019tik aurrera lehendakaria.

        2020-2025 bitartean Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko osoko kidea izan da, eta 2022-2024 bitartean ESEP, Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren azpi-batzordeko burua.

        20008tik Arabako Foru Aldundiko Euskararen Plan Estrategiko taldeko eta Euskara Aholku Batzordeko kidea.

        Euskaltzain urgazlea (2015etik)
        Euskaltzaindiak 2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen, 2017tik Sustapen Batzordeko kidea da eta ohorezko, 2024ko maiatzaren 31n.https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/euskaltzainak/ohorezkoak/4882-inaki-martinez-de-luna-perez-de-arriba

        Argitalpenak:
        Azken argitalpen batzuk dira hauek:

        • Gizarte sareak eta hizkuntzaren erabilera: euskarari eta gaztelaniari egokitutako hurbilketa. (1998) Bat: Soziolinguistika Aldizkaria, (26), 59-84.
        • Introduction: presenting the basque case (2005). International journal of the sociology of language 1/174: 1-8.
        • Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran / Identidad y cultura vascas a comienzos del siglo XXI / Identité et culture basques au début du XXIème siècle (2006). Donostia. Eusko Ikaskuntza.
        • Handbook of language and ethnic identity: the success-failure continuum in language and ethnic identity efforts (2011).
        • 2011ko ARRUE proiektua: LMH4ko eta DBH2ko ikasleen eskola-giroko hizkuntza-erabilera EAEko Ebaluazio diagnostikoan oinarritutako ikerlana (2013),
        • Euskarak duen Framing Berri baten premia asetzeko proposamena (2013),
        • Euskara EAEn: gaitasuna, erabilera eta iritzia (2013)
        • Azken urteetako euskal ikerkuntza sozolinguistikoaren azterketa deskribatzailea. (2013) Bat: Soziolinguistika Aldizkaria, (87), 13-47.
        • Euskararen transmisioa eta gaitasuna, eta aurrera begirako erronkak (2016),
        • The Basque language: From an unknown past to a bright future (EJM 8 (2015) 3/4: 225–254),
        • La sociolingüística del euskera: del movimiento social a la práctica académica (2015),
        • Euskararen Oinarrizko Diskurtsoen Lanketa / Análisis de los Discursos Básicos Sobre el Euskera (2016),
        • EAEko ikasleen euskararen erabilera eskola-giroan (2011-2015). ARRUE proiektua (2018),
        • Hizkuntza-estrategia birpentsatuz (2018) Hermes 60: 68-70,
        • Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka (BAT Soziolinguistika 106, 2018-1)
        • Euskalgintzaren nondik norakoak: gogoeta bat (BAT Soziolinguistika 112, 2019-3)
        • Hizkuntza-mudantza EAEko ikasleengan. (2020b) Bat: Soziolinguistika Aldizkaria, (114), 115-156.
        • EAEko Ikasleen Euskararen Erabilera Eskola-Giroan: 2011-2017. Arrue Proiektua (2020a). Gasteiz. Eusko Jaurlaritza.
        • The contemporary flourishing of the Basque Language (Linguistic Minorities in Europe Online, 2020).
        • Language Proficiency and Language Use in Basque as a First or Second Language (2023). The minority language as a second language: challenges and achievements. Routledge: Chapter 7 (2023).

        Sariak:

        • 2022: Anton Abadia saria euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duena. Iñaki Martinez de Lunak sustatzen duen Garabide elkarteari eman zioten saria lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituelako; lankidetzazko eredu berri bat garatu duelako euskararen komunitatetik besteei erakusteko, eta beste komunitate horien jarrera eta bizipenetatik Euskal Herrian ere ikasteko.
        • 2023: Manuel Lekuona sariaren irabazle izendatu du Eusko Ikaskuntzak. Horrela azaldu zuen epaimahaiak: "Iñaki Martínez de Lunak aparteko dedikazioa du gure hizkuntzak gainditu behar dituen erronkei eta bere biziraupena bermatzeko baliatu behar dituen aukerei buruzko hausnarketan eta ekintzan, mundu osoko hizkuntza gutxituekin duen konpromisoaren baitan ikuspegi ireki eta mugarik gabe."

        Lekuak

        Natural de Vitoria-Gasteiz

        Egoera legala

        Funtzioak, zereginak eta jarduerak

        • Sociólogo e investigador sociolingüístico.
        • Doctor en Sociología por la Universidad de Deusto.
        • Académico de honor de Euskaltzaindia.

        Jabetza mandatu/iturriak

        Barruko egitura/genealogia

        Testuinguru orokorra

        Harremanen eremua

        Access points area

        Gaietara sartzeko puntuak

        Occupations

        Kontrol eremua

        Authority record identifier

        Erakundearen identifikatzailea

        Erabilitako rol eta/edo konbentzioak

        Estatusa

        Xehetasun maila

        Sorrera, berrikusketa eta ezabaketa datak

        Hizkuntza(k)

          Script-a(k)

            Mantenimendu oharrak