Alberto Marcelo Irigoyen Artetxe (Montevideo, Uruguai, 1959ko urtarrilaren 10a) euskal jatorriko idazle uruguaiarra da. Herrialde honetako euskal diasporako elkarteetan ardura inportanteak izan ditu eta berari buruzko idazlanak egin ditu.
Biografia:
Uruguaira joandako euskaldunen ondorengoa, amaren partetiko aitona Eusko Jaurlaritzaren erbesteko ordezkaria izan zen.
1993tik 1995era Duraznoko Euskal Etxeko presidente eta hurrengo hiru urteetan presidenteordea izan zen. 1996an Gasteizen antolatu zen I Euskal Kolektibitateetako Kongresuan Uruguaiko ordezkari aritu zen. 1998an Nevadako Unibertsitatean egin zen Basques in the Contemporary World kongresuan ponentzia aurkeztu zuen; harrezkero Kolektibitateetako beste kongresu batzuetan ere esku hartu du.
Lanak:
Liburuak:
- El bastardo (2001, Txalaparta).
- El Centro Euskaro Español de Montevideo o la dialéctica del ser (2003, Eusko Jauralitzaren Argitalpen Zerbitzua.
- El requeté que gritó Gora Euskadi (2006, Ttarttalo).
- La hora vasca del Uruguay: génesis y desarrollo del nacionalismo vasco en el Uruguay (1825-1960) (Montevideo, 2006). Xabier Irujo liburu honen egilea ere bada.
- La sociedad de confraternidad vasca 'Euskal Erria' de Montevideo (Uruguay) (2007, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Andrés Irujo Saria. Xabier Irujo liburu honen egilea ere bada.
- Isla Malako haritza. Ignazio Argiñarena Otsotorenaren bizitza eta lanak (1909-1997) (2007, Labayru Argitaletxea. Oscar Alvarez Gila liburu honen egilea ere bada.
Artikulu eta ikerketak:
Eusko Ikaskuntzan, Jeronimo Uztaritz Institutuan eta Uruguaiko Revista de los Vascos eta El Tranvía aldizkarietan Historiari buruzko artikuluak argitaratu dizkiote, haien artean:
- Navarra en el umbral del siglo XXI.
- Gernika a sesenta años de su destrucción.
- Laurak Bat de Montevideo, primera Euskal Etxea del mundo (1999, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Andrés Irujo Saria). Gerónimo de Uztariz aldizkarian argitaratua, 2000. urtean.
- Los Centros Vascos del Uruguay, Basques in the Contemporary World: Migration, Identity and Globalization: Basque Studies Program argitalpenean (Nevadako Unibertsitatea, AEB, 1998).
- Batallones euskaldunes en la Nueva Troya, Montevideo (1843-1851) (Euskonews & Media, 136. zkia., 2001).
- Juan Manuel Besnes e Irigoyen, un pintor donostiarra en Montevideo 1788-1865 (Euskonews & Media, 193, 2003).
- Enganchadores e inmigrantes, héroes de la patria o delincuentes! La increíble historia de los hermanos Juan Bautista, Hipólito y Francisco Brie de Laustan, (Euskonews & Media, 198, 2003).
- Hermenegildo Aramendi, un precursor del nacionalismo vasco en el Uruguay 1837-1916 (Euskonews & Media, 203, 2003).