Nortasun eremua
Erakunde mota
Baimenduriko izenaren forma
Formulario paraleloaren izena
Urrestarazu Landazabal, María Teresa
Standardized form(s) of name according to other rules
Beste formulario(en) izena
Erakunde korporatiboentzako identifikadoreak
Deskribapen eremua
Existentzia datak
Historia
Miren Terese Urrestarazu Landazabal (Araia, Araba, 1907ko otsailaren 14a - Gasteiz, Araba, 2004ko urtarrilaren 8a) euskararen sustatzailea izan zen. Emakume saiatua eta iraupen handikoa, bizitza osoa eman zuen euskara ikasten eta sustatzen, horretara laguntzen ez zuen ingurune batean. Bere anaia Umandik —Araban izan den euskararen sustatzailerik handienetako batek— eragin handia izan zuen Miren Tereserengan; eta Miren Teresek lagundu zion Umandiri bere lanetan.
« Arrebaren laguntzarik gabe ez litzateke Umandi hain handi. » Andoni Perez Cuadrado.
Bizitza:
Aita Jose Urrestarazu zuen; eta ama, Maria Amparo Landazabal. Senar-emazte haiek lau seme-alaba izan zituzten. 1902ko uztailaren 16an jaio zen Andoni (gerora Umandi goitizenez ezaguna), eta ondotik etorri ziren beste hirurak: Joakin, Karmen eta Miren Terese. 1907ko otsailaren 14an jaioa, 16an bataiatu zuten Maria izenez, San Pedro parrokian. Handik gutxira hil zen ama. Aita alargunarentzat gehiegizko lana izan zen lau ume txiki haztea, eta Miren Terese Murgiko (Araba) karmeldar mojen komentura eraman zuen lau urterekin. Murgitik Gasteizko Foru kaleko Bihotza ikastetxera aldatu zen Miren Terese, 11 urterekin. Batxilergo ikasketak burutu eta Escuela Normal de Maestras ikastetxean hasi zen 15 urterekin.
Irakasle aritu zen Aulestin (Bizkaia), eta hantxe ikasi zuen euskara. Lau urtez aritu zen haurrei eskolak ematen. Eskola haiek gaztelaniaz ematen zituen arren, baserritarren seme-alabak zituen ikasle, gaztelaniarik ez zekitenak, eta haiek irakatsi zizkioten lehenengo euskal hitzak. Bizitza gehiena eman zuen euskara ikasten, eta Aulestiko haur haiez gain, bere anaia Andoni ere irakasle izan zuen. Aulestitik bere sorterri Araiara itzuli zen, eta bertako neskatila batzuekin batera joaten zen euskara ikastera. Azkenik Gasteiza aldatu zen —han bizi izan zen hil zen arte—, eta euskara ikasi eta erabiltzeko hainbat taldetan aritu zen. Bizkaiera eta gipuzkera ikasi zituen; euskara batuari ezinikusia zion, artifizialegia iruditzen zitzaion.
Bere anaia Umandik —Araban izan den euskararen sustatzailerik handienetako batek— eragin handia izan zuen Miren Tereserengan; eta Miren Teresek lagundu zion Umandiri bere lanetan: Umandik eskuz eginiko idazki guztiak Miren Teresek makinaz pasatzen zizkion. Umandik errepresio frankistatik ihesi erbesteratu behar izan zuenean, Miren Teresek hartu zuen Umandik osatua zuen ikasle talde handiari euskara eskolak emateko ardura, nahiz eta bere euskara maila oso ona ez izan. Euskara maila hori hobetzeko ahaleginean jardun zuen bizitza osoan. Ingurune oso erdaldundu batean, euskararekiko uzkur samar zirenak ere bereganatu ohi zituen, hain zen adeitsua eta begirune handikoa besterekiko, edozein ideologia edo bizimodutakoa izan.
Franco hil eta lau urtera, 1979an itzuli zen Andoni Urrestarazu Gasteiza, arrebaren etxera. Asmo Iztegi handia burutzen hasi zen, 82 urterekin eta Miren Tereseren laguntza ezinbestekoa izan zen, alegia, fitxak garbira pasatzen eta jasotzen Ez dira hitzak alfabetoaren ordenaz idazten, gaiaren arabera baizik. Sail bakoitzean, izenak, izenondoak, aditzak, esaerak, atsotitzak biltzen. Hamar urteko lan eskerga izan zen.
Sinesmen handiko kristaua zen, eta, heriotza hurbil sumatu zuenean, berak prestatu zuen bere eskela. Adiskide guztiei deitu, eta bere hutsegiteengatik barkamena eskatu zien.
Ikastolaren hazia
Terese Urrestarazu etxean ari zen, euskara erakusten eta gainerako eskolak ematen. Laster zen hura andereño bila, eta zenbait itzuli ibili eta gero Izaskun Arrue ezagutu zuen Gasteizen bertan. Izaskun irakasle tituluduna zen. Elbira Zipitriaren jarduera , haurrak etxean hartu eta ekin baitzion euskarazko irakaskuntzari Donostian, bertara joan zen Izaskun, Miren Teresek bultzatuta eta diruz lagunduta. Ikastolen finantza arduraduna zen, Izaskunekin adostutako diru-poltsa osatzeko konpromisoa hartu zuen, isilpeko laguntzaileei eskatuz. Horrelaxe zen Terese Urrestarazu. Gurasoak. Haurrak. Andereñoa. Egoitza... Zenbait bilera egin zituzten "zuhurtziaz", ezkutuan , Estibalizko Santutegian, Ixidro Baztarrikarekin. 1963ko abenduaren 4an, seme-alabak eskutik heldu ziren Gasteizko Zerkabarren kaleko 11. zenbakiko 4. solairuko ezkerreko ateraino igo edo igoarazi zituzten zenbait guraso. Han Izaskun Arrue zuten zain, Olabide ikastolaren hazia ernatzeko gertu zen.
Miren Terese tarteka baino ez zuen lanik egin Olabide ikastolan, era askotako ekimenak antolatzen zituen: kultura irtenaldiak, euskal festetara joanaldiak ...Jon Oñatibiaren metodoaz asko baliatu zen aldi hartan euskara irakasteko. Andoni bezalaxe, euskara herrikoaren aldekoa zen Miren Terese. Anaiarekin batera merezi du arrebak ere ohorerik, oroitzapenik, esker onik eta aitortza.
Lekuak
- Natural de Araia (Araba/Álava)
- Vecina de Vitoria (Araba/Álava)
Egoera legala
Funtzioak, zereginak eta jarduerak
- Profesora.
- Defensora del euskera.