Sagrario Aleman Astitz (Etxaleku, Imotz, Nafarroa Garaia, 1952ko martxoaren 5a) euskara irakaslea, euskaltzaina 2007tik, eta Euskaltzaindiko zuzendaritzako kidea da 2020tik. Euskara aldeztu eta sustatzen aritu izan da bizitza osoan, Nafarroako alfabetatze- eta euskalduntze-mugimenduaren erreferente nagusietako bat da.
Ikasketak:
Farmaziako lizentziaduna da (Madrilgo Complutense Unibertsitatea, 1979).
Euskara-irakaslea
Nafarroako alfabetatze eta euskalduntze mugimenduan ezinbesteko erreferentzia da. 1972an hasi zen lanean helduen euskalduntzean Arturo Campion euskaltegian eta Iruñeko Apaizgaitegiko gaztetxoekin.
Geroago Madrilen (1975-77) ere bai, iruñean berriro (1977-78), Andosillan eta Sartagudan (1978-79), Sakanan (1979-1981), eta 1981-82 ikasturtetik aurrera Arturo Campion euskaltegian dihardu, bertako zuzendaria delarik 1982. urtetik.
Bestalde, didaktikan ere badihardu, euskaltegian bertan, beste lankide zenbaitekin. Ikastaro, mintegi eta jardunaldi ugaritan ibili da irakasle, soziolinguistikaz, didaktikaz eta gramatikaz, besteak beste. Euskaltegiko ariketak prestatzen lagundu zuen baita Ttanttanka entzungai sortzen. Bi komikiren gidoigilekide izan zen: Arturo Campionen Erraondoko azken ttunttuneroa (1993) eta Arturo Campionen Pedro Mari (1995).
Hainbat hitzaldi, ikastaro, mintegi eta jardunaldi eman ditu, didaktikaz, gramatikaz eta soziolinguistikaz. Hainbat erakunderekin aritu izan da lankidetzan, bestek beste hauekin: Udako Euskal Unibertsitatea, Euskaltzaindiak Israelera egindako bidaia (1980), Iruñean Sortua taldea (1983), Eibarko Udalaren soziolinguistika jardunaldiak (1984), Adorez eta Atseginez Mintegia, Gizarte Ikasketen Sustapenerako Institutua (IPES), Iruñeko Irakasle Eskola, AEK, IKA eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa...
Euskaltzaina:
Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an. Euskaltzain oso izendaturik, 27. aulkia eman zion 2007an. 2008an “Berdetik horira” izenburuko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Etxalekun, bere herrian bertan. 2012tik Euskaltzaindiaren diruzaina da izan zen 2020ra arte, orduan JAGON saileko zuzendaritza hartu zuen eta Euskaltzaindiko zuzendaritzako kidea bihurtu zen 2020tik beste hauekin batera: Andres Urrutia (Akademiaren burua), Jean-Baptiste Coyos (buruordea), Adolfo Arejita (idazkaria), Roberto González de Viñaspre (diruzaina) eta Miriam Urkia (Iker sailburua).
Euskaltzaindiak Nafarroan duen ordezkaria da 2021az geroztik. Halaber, Nafarroako Euskararen Kontseiluko kide da, Euskaltzaindiaren ordezkari gisa.
Aldizkari eta irratietan kolaboratzailea
Príncipe de Viana aldizkarian hasi zen euskaraz idazten 1972an, geroago Jakin, Bat, Argia eta Pulunpe agerkarietan ere argitara eman ditu kolaborazio idatziak. Bestalde Egin, Bilbo Hiria Irratian, Euskalerria irratian eta EITBeko Euskadi Irratian ere kolaboratzaile izan da.
Euskaltzalea, ekintzailea:
Euskal Herrian Euskaraz taldeko partaidea, lehenengo urteetan, Zaldiko Maldiko euskara elkarteko sortzailea ere bada. Horrezaz gain, Nafarroako Egunkaria sortzen taldea eta Karrikiri euskara taldearen sorrerako bileretan ibilia da, baita Euskalerria irratiko hastapenetan ere.
«Campion euskaltegia aspaldiko erreferentzia puntu da Nafarroako euskalgintzan eta ezinbesteko erreferentzia azkeneko 26 urteetan bertako arduradun den Sagrario Aleman ere (...) Herri mailako lan praktiko eta eragingarrian jarraitu du, gero eta konprometituago, euskara irakasten, euskal kultura suspertzen, hainbat bilera, batzorde, ekitaldi, jardunaldi eta gunetan aspertu gabe parte hartzen; euskararen zerbitzari beti.»
—Andres Iñigo (2008)
Hautetsia, ordezkaria:
Iruñeko zinegotzia izan zen 1982tik 1987ra arte, baita Nafarroako Parlamentuko kidea ere (1987-1991). Herri Batasuna koalizioaren euskara taldeko arduraduna izan zen Nafarroan. 2001ean Aralar alderdiaren sortzaileetarikoa izan zen. 2001-2005 artean Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko kide izan da. EKB eta Kontseiluan ere aritu da IKAren izenean.
Sariak:
1987: Zaldiko Maldiko kultur elkarteak Lamien Urrezko Orrazia eman zion, Iruñeko Udalean euskararen alde egindako lana saritzeko.
1996: Euskalerria irratiaren Larreko Saria saria jaso zuen.
2016: Ortzadar saria eman zioten Deia egunkariak eta Noticias Taldeak
Izaskun Arrue Goikoetxea (Arriba, Navarra, 28 de agosto de 1927-Vitoria, 10 de noviembre de 2016) fue una maestra y enfermera española, reconocida como la primera "andereño" (profesora) de las ikastolas de Álava. Fue una de las fundadoras de la primera ikastola en Vitoria, la ikastola Olabide.
Biografía
Nació en Arriba. Estudió Magisterio y Enfermería en San Sebastián. Se casó en 1960 y se trasladó a vivir a Vitoria, donde trabajó en la Escuela de Artes y Oficios San Prudencio. En 1963, un grupo de madres y padres de Vitoria, alumnado del exiliado Andoni Karmelo Urrestarazu "Umandi", buscaba profesor de euskera para enseñar euskera a sus criaturas. Arrue aceptó la oportunidad y previamente, se fue a San Sebastián a estudiar metodología con Karmele Esnal. Así, el 4 de diciembre de 1963, comenzó a trabajar con un grupo de criaturas. Fundó la escuela en su propia casa, en la calle Cercas Bajas n.º 9, en la 4ª planta. Aunque era una casa pequeña, adaptó la habitación más grande como salón de clases. No tenían muchos recursos: utilizaban Xabiertxo o Martin Txilibitu como material de lectura; con palillos aprendían las mayúsculas, y con botones realizaban ejercicios de matemáticas. También les enseñaba el diccionario, a contar y a cantar.
El primer grupo estaba formado por unas doce criaturas, pero el grupo creció año tras año. La nueva escuela, bajo el franquismo, contó con el apoyo del santuario de Estibaliz, principalmente con la ayuda de Ixidro Bastarrika. En tres años el número del alumnado ascendió notablemente y surgió la necesidad de trasladarse a otro lugar. Así, una vez de haber alquilado una casa en la Avenida Estíbaliz en octubre de 1967, siguieron impartiendo clase; para entonces acudían unas 80 criaturas, y junto a Arrue, a final de año empezaron a trabajar otras dos andereños.
Llegó el momento de legalizar el centro; hasta entonces habían actuado en la clandestinidad, y las criaturas no tenían cartilla escolar. La escuela Samaniego y otra de Adurza se mostraron dispuestas a ayudar y se consiguió legalizar la ikastola en 1968 y le llamaron Colegio Padre Raimundo Olabide; la razón, que Olabide era vitoriano y había realizado una gran labor a favor del euskara.
Al ver que el alumnado iba creciendo, en 1973 construyeron en Lasarte la nueva ikastola de carácter cooperativista. En aquella época Euskaltzaindia decidió trabajar por el euskara unificado, una decisión polémica para muchas personas; y también en la Ikastola Olabide hubo discusiones sobre el tema, y al final apostaron por el euskara unificado. Fue entonces cuando Arrue, contraria a la decisión, abandonó la ikastola.
Volvió a ejercer de enfermera, y trabajó en el centro de salud de Abetxuko durante 16 años, hasta que se jubiló. Pero no dejó de lado su labor docente; después de finalizar su trabajo, solía impartir clases, entre otros, en la Escuela de Magisterio, en el Seminario, en la escuela de Peritos, en el colegio Samaniego o en el euskaltegi Udaberria.
Premios y reconocimientos
2009 Recibió el Premio Argizaiola en la Feria del libro y del disco vasco de Durango 2009, en representación de las "andereños" del País Vasco.
2013 50 aniversario de la Ikastola, que comenzó el 4 de diciembre de 1963, con 14 criaturas, de la mano de Izaskun Arrue.
2018 El Ayuntamiento de Vitoria y la Diputación Foral de Álava publicaron un libro de Izaskun Arrue siguiendo los pasos de Miel A. Elustondo.
2022 El Gasteiz Antzokia se llama Izaskun Arrue Kulturunea.
Nació el 7 de febrero de 1845 en la ciudad alavesa de Vitoria, hijo de Miguel Becerro y de Francisca Cayetana de Bengoa y Ruiz de Azúa. Realizó sus estudios en Vitoria y Villarreal, para más tarde trasladarse en primer lugar a Valladolid y a continuación, entre 1865 y 1867, a Madrid, ciudades donde estudió la carrera de ciencias. De ideología republicana y fuerista, entre 1868 y 1869 dirigió la revista satírica El Mentirón. Fue también colaborador de publicaciones periódicas como Aquello, La Ilustración Española y Americana, El Solfeo, El Euskalduna, Irurac bat, El Porvenir Alavés, El Norte o La Reforma, entre otras. Fue director de publicaciones como El Diario Palentino, la Revista Castellana, El Trabajo o La Naturaleza. Cultivó también el dibujo.
Doctor en Ciencias y catedrático de Física y Química en el Instituto de San Isidro, ocupó los cargos de consejero de Instrucción Pública y Vocal del Consejo superior de Agricultura, Industria y Comercio. Obtuvo escaño de diputado a Cortes por Vitoria en las elecciones de 1886, 1891, 1893 y 1898, además de ser senador, por la provincia de Álava, en 1901. Fue miembro permanente de la Comisión de Pesas y Medidas, miembro de la Academia de Bellas Artes de San Fernando, miembro numerario de la Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales, catedrático de Física y Química en el Instituto de Palencia y académico de Bellas Artes en Valladolid. Miembro de la Real Academia de la Historia (1871), fue cronista de la ciudad de Vitoria y vocal del Consejo de Instrucción Pública (1900). Casado (1874) con Isabel Antolín Antolín, falleció el 1 de febrero de 1902 en Madrid.[20] Cuatro días después del fallecimiento, su ciudad natal lo honró dándole su nombre a una calle.
Obras:
- Beti bat eta.
- Papeles de un estudiante.
- 1873: Hojas caídas. Palencia Ed: de Hijos de Gutiérrez. 124 p.
- 1874: El libro de Palencia. Palencia Ed: de Hijos de Gutiérrez. 242 p.
- 1874: El romancero alabés. Vitoria: Estab. Tip. de la Viuda e Hijos de Iturbe.
- 1874: De Palencia a Oviedo y Gijón; Langreo, Trubia y Caldas. Palencia Ed: Alonso y Z. Menéndez. 295 p. Ricardo Becerro de Bengoa (1874). El recién nacido. Ed: . p. ISBN [c]
- 1876: El gran mundo. Ed: M. Fernández de la Torre. 192 p.
- 1877: El libro de Álava. Vitoria Ed: Hijos de Manteli. 334 p.
- 1877: Los viciosos. Ed: Luis de Diego. 318 p.
- 1881: La electricidad moderna. Madrid Ed:. 212 p.
- 1881: El Sacamantecas : su retrato y sus crímenes : narración escrita con arreglo a todos los datos auténticos. Vitoria Ed: Viuda e Hijos de Iturbe. 58 p.
- 1882: Antigüedades históricas y literarias de Alaba. San Sebastián. Ed: . 39 p.
- 1883: De Palencia a La Coruña. Palencia. Ed: Alonso y Z. Menéndez. 231 p.
- 1892: Trueba: estudio biográfico. Madrid Ed: La España Moderna. 62 p.
- 1892: La Rábida; conferencia de Ricardo Becerro de Bengoa pronunciada el día 21 de diciembre de 1891. Ed:. 31 p.
- 1894: Tendencias de la química moderna. Madrid Ed: Luis Aguado. 70 p.
- 1898: La nueva iglesia de San Ignacio . Madrid. Ed: Real Congregación de Naturales y Oriundos de las Tres Provincias Vascongadas. 29 p.
- 1918: Descripciones de Álava. Vitoria: Imprenta de Domingo Sar.
- 1986: El estudio del gran pintor Casado. Palencia Ed: Diputación Provincial de Palencia. 32 p.
- 2001: La enseñanza en el siglo XX. Bilbao Ed: Universidad del País Vasco. 255 p. ISBN 84-8373-363-3
- 2007: La Tierra de Campos álbum de excursiones. Palencia. Ed: Diputación Provincial de Palencia. 192 p. ISBN 978-84-935176-3-2
- 2021: Historias increíbles: antología de relatos de Ricardo Becerro de Bengoa. Vitoria. Ed. Sans Soleil. 227 p.
Escritor nacido en Urnieta (Gipuzkoa) el 29 de junio de 1930.
En su juventud, tras conocer a la profesora Elbira Zipitria fue uno de los impulsores del movimiento de las ikastolas, escuelas para niños en euskera. A partir de 1960 se preocupó por encontrar profesoras para estos centros, ayudándoles además en su formación creando con otros la escuela Andereño Eskola en San Sebastián. Luego creó la asociación Gordailu para la formación continua de profesores, la cual se transformó luego en editorial, y publicó muchos materiales didácticos para las ikastolas. Igualmente, creó la tienda de materiales pedagógicos y lúdicos Haurride, en San Sebastián. Entre sus libros, principalmente de divulgación, están: Burdiña eta Altzairua, San Sebastián, 1978; Euskal Herriaren historia, San Sebastián, Gordaillu, 1977, e Idazketa Iztegia, San Sebastián, 1974. Ha traducido al euskara la novela de Schiller Guillermo Tell con el título Gilen Tell, publicada por Mensajero, Bilbao, 1976; Erleak eta eztia (1972), Eguneroko gauzak (1973), Idazketa-Hiztegia (1974), Euskal Herriaren historia (1977) y Burdina eta altzairua (1978).
Una de sus pasiones son las abejas. Elabora miel y ha sido uno de los mayores impulsores la asociación guipuzcoana de apicultores. También es el presidente del Consejo de Redacción de la revista de los apicultores Erlazaintza. En los últimos años ha trabajado como traductor en el Ayuntamiento de Hernani.
Jone Forcada Adarraga, edo Jone Forkada, (Donostia, 1933 - 2025eko urriaren 17a) euskararen eta beste zenbait kausaren militantea izan zen; besteak beste, andereño aitzindarietako bat izan zen Hendaiako ikastolan eta Euskal Herrian Euskaraz mugimendu euskaltzaleko sortzaileetariko bat izan zen.
Lan handia egin zuen bizitza osoko ekinkide eta bidelaguna izan zuen Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiren obra eta pentsamendua finkatzen eta zabaltzen, hura 2012an hil zenetik. Forcada 92 urterekin hil zen, eutanasia protokoloa ezarrita, berak eskatu bezala.
Maistra ibilbidea:
Errenteria eta Donostia artean handitu zen: aita euskaldun berria zuen, baina bera txikitatik euskalduna zen.
Gerra galdu izanaren zama oso astuna zen, eta frankismoko errepresioak ezkortasuna errotu zuen abertzaleen artean. Etxean bertan ikusi zuen hori Jone Forcadak, artean Txillardegiren neskalaguna zenak. Beraren gurasoak EAJkoak ziren eta ez zuten inolako itxaropenik. Ezkortasun horri aurre egitea izan zen gerra ondoko gazteen aurreneko lana, beraz. Txillardegi eta Forcada bezalako zenbait gazte elkartzen hasi ziren «zer edo zer» egin zitekeela pentsatuz, beldur horri aurre egiteko adina gogorekin. Laster asko parte hartu zuten hainbat ekintza apal bezain arriskutsutan; esate baterako, Espainiar Estatu Burutzarako 1947ko Suzesio Legearen erreferendumaren kontrako propagandarako papertxoak banatzea, Donostiako Alde Zaharrean etxez etxe ate azpitik sartuz.
Irakasle ikasketak 1955ean bukatuta, ikastolen sorreran ibili zen, Donostiako kaiko 1. atariko etxebizitzaren lehenengo solairuan dozena bat umeren andereñoa izan zen. Egongelak ez zituen hogei metro karratu ere izango. Elbira Zipitria andereño ezagunaren kide zela. Desadostasunak zituzten arren, biak aritu ziren euskararen aldeko borrokan buru-belarri, bizitza osoan. Garai hartan ezagutu zuen gerora senarra izan zuena: Jose Luis Alvarez Txillardegi.
Txillardegik 1961ean erbesteratu behar izan zuen, eta familiak ere bai hilabete batzuk geroago. Forcadak eta Txillardegik hamasei urte igaro zituzten erbestean, jardun politikoari eta familia guztiari batera eusten. Parisen egon ziren aurrena, eta han jaio zen bikotearen laugarren umea. Lapurdin ere igaro zuten bolada bat, eta gero, Belgikan egin zituzten urte batzuk. Euskal Herrira ahalik eta gehien hurbildu nahian, Forcada Bordelen ere aritu zen euskara irakasten, harik eta Frantziak Ipar Euskal Herrira etortzeko baimena eman zion arte. Hendaian egon zen sei urtez, eta, tarte horretan, Iparraldeko bigarren ikastola izan zena irekitzen lagundu zuen.
Hego Euskal Herrian, oraindik Franco diktadorea bizi zela, 1970eko urte zailetan, Jone Forcada Hendaiako Gure Ikastolako lehen andereñoa izan zen. Hark, guraso batzuek eta beste hainbatek egindako borroka eta lanari esker ikastola hura martxan jarri zuten. 2019an, Hendaiako ikastolak plazer eta poz handiz jaso zuen aspaldiko andereño aitzindari hura. Gaztelu Zaharreko ikasleek, askotariko galdera egiteaz gain, kantak eta lora sorta bat eskaini zioten. Bertrand Russellen Azken iritziak liburua itzuli zuen 1970ean, Eiharalarre ezizenez.
Franco hil ostean, familia Donostiara itzuli zen, eta irakaskuntzan jardun zuen Forcadak, Añorgako (Donostia) ijitoen eskolan.
Donostiako lehen andereñoak
Elbira Zipitria andereñoaren ikastola-ereduaren lehen jarraitzaileak 1960ko hamarkadaren aurretik andereño hauek izan ziren, Donostian denak.
- 1950.ean Itziar Arzelus, bere etxean.
- 1954an Jone Forcada, Kale Nagusiko 2an, behean eta ondoren portuko San Pedro elizaren alboko etxean, lehen solairuan.
- 1955ean Karmele Esnal, Artzai Onaren Plazan, 14an behean.
- 1957an Mari Karmen Mitxelena, portuko etxe hartan; Mari Karmen Lasarte, Aingeru kaleko bere etxean; eta Faustina Carril, Alde Zaharrean, zenbait urtez bakarrik, eta 1965az geroztik Koro Egaña bere ilobaren laguntzarekin.
Hamasei urtean erbestean:
Frankismo-garaian leku batetik bestera ibili zen familia osoa hamasei urtean, bai Ipar Euskal Herrian, baita erbestean ere: Hazparne, Paris, Antony, Brusela, Bordele, Tarnose eta Hendaia. Kontrabandisten gisan zeharkatu zuen Txillardegik Dantxarineako zubitxoa 1961eko Urtats egunean. Gauez, poliziak alde egin ondotik. Zubiaren bestaldean zain zituen Agustin Zumalabe eta Piarres Xarriton euskaltzaleak. Hasieran Donostian geratu zen Jone Forcada urte eta erdiko Jon eta Joseba seme bikiekin eta sei hilabeteko Maddi haurrarekin. Jonek esaten zuen berak ez zuela sufritu, oso baikorrak zirelako, halako garaipen sentsazioa zutela eta indarra soberan. Departamendutik edo gero Frantziatik ere bota zituztenean, berdin, beraiek beti aurrera.
Zailtasun adina aukera eskaini zizkioten atzerriko egonaldiek. Francoren itxituratik kanpo, Europako intelektualen lanak bertatik bertara ezagutzeko xantza izan zuten Parisen nahiz Bruselan, eta bestelako prentsa, irrati eta liburuak izan zituzten esku artean. Ipar Euskal Herriak zabaldu zien leihorik garrantzitsuena, dena den. Hegoaldean topatzen ez zuten elkartasuna aurkitu zuten bertan, eta ahalik eta gehien baliatu ere. Euskara batuaren oinarriak ipintzeko zubiak eraiki zituzten euskaltzaleen artean, eta alde bateko zein besteko abertzaleak elkartzeko ahaleginean aritu ziren.
1970ean, Bordeletik Baionatik sei kilometro eskasera dagoen Tarnose Landetako herrira mugitu zirenean, Donostiako irakasle esperientzia baliatuta, Baionako ikastolan hasi zen lanean. Geroago Hendaiara mugitu ziren eta han andereño aitzindarietako bat izan zen bertako ikastolan.
1976an itzuli ziren Donostiara. Baina muga igarotzea gaitza izan zen familiarentzat. Bizitza berri bat hastearen parekoa. Baina, garaiko baikortasunak kutsatuta, eguneroko gauza txikiek hauspotzen zuten. Taberna batean sartu eta euskaraz tabernariarekin lasai aritu ahal izatea munta handiko gertakaria zen haientzat. Malkartsua izan zen itzulera; politikoki, baita bizi ohituren aldetik ere Hego Euskal Herrian zoramena zen haientzat. Egokitzeko nahiko lan izan zuten seme-alabek, bereziki gazteenek.
Txillardegiren obra eta pentsamendua zabaltzen:
Txillardegi 2012an hil zen, hainbat eta hainbat idazlan argitaratuta. Jone Forcadaren laguntza funtsezkoa izan da obra hori bildu eta katalogatu ahal izateko.
Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'-ren heriotzaren hirugarren urteurrenarekin batera, 2015eko urtarrilaren 14an iragarri zuen Jakin Fundazioak soziolinguista, idazle, pentsalari eta politikari donostiarraren lanen digitalizazioa burutzeko asmoa zuela, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmen bati esker. Bi urte igaro ziren orduko diputatu nagusi Martin Garitanok, Kultura diputatu Ikerne Badiolak, Jone Forcadak eta Jakineko Joan Mari Torrealdai eta Lorea Agirrek egitasmoaren berri eman zutenetik eta 2017ko martxoaren 22an aurkeztu zuten Txillardegiren obra osoaren bertsio digitala.
Lehenengo fase hori bukatuta, Euskal pentsamenduaren transmisioa sustatzeko XX. eta XXI. mendeetako euskal pentsamenduaren transmisioa proiektua jarri zuen martxan Jakinek 2017ko Elkar Saria irabazi zuenean. Prentsa-agerraldian, Joxemari Sors Elkar Fundazioko lehendakariak, Lorea Agirre Jakineko zuzendariak eta Jone Forcadak iragarri zuten Txillardegiren obra ezagutzera ematea izango zutela proiektuaren lehen urratsa.
Jakinek 10.000 euroko diru-laguntza jaso zuen horretarako sariarekin, eta Txillardegiren inguruko liburu bilduma, ikus-entzunezko laburrak eta haren obra digitalizatua biltzeko web atari berezia osatu zuen. Jakin aldizkariak 2017an sortu zuen webgunean, Txillardegiren lan osoa eskura dago. Bertan 1.984 idazlan eta 23.591 orrialde bildu zituzten. Horietatik, 1.634 idazlan Txillardegik berak 55 urtez idatzi eta argitaratutakoak dira. Gainerako 350 argitalpen digitalizatuak Txillardegiri egindako elkarrizketak, edota bere obraren inguruko azterlanak, erreseinak eta bestelako idazlanak dira. Txillardegik euskara, soziolinguistika, hizkuntza minorizatuak, sozialismoa, existentzialismoa, nazio-arazoa eta beste hainbat gai landu zituen bere obran.
2019an Miren Rubiok Jakinekin argitaratu zuen Txillardegi. batasunaren pentsalaria liburu biografikoan bereziki Jone Forcadari eskertu zion liburuan egindako ekarpena. Forcada eta beste hamabi pertsona elkarrizketatu zituen liburua idazteko: Joxe Azurmendi, Joan Mari Torrealdai, Jean-Louis Davant, Alaitz Aizpuru, Pilartxo Etxeberria, Patxi Zabaleta, Fito Rodriguez, Lorea Agirre, Xabier Eizagirre, Iñigo Astiz, Lander Muñagorri, eta Joseba Alvarez.
« Nik beti esaten dut: ama izan da familiaren itsasgarria. Zutabea. Elkartuta mantendu duena, guztiaren gainean egon dena, guztiari eutsi diona »
—Maddi Alvarez Forcada
Militante euskaltzale historikoa:
Euskararen aldeko militante nekaezina izan zen azken egunetaraino. Euskal Herrian Euskaraz (EHE) mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen, eta kide, bukaerara arte. Bestalde, Bagera euskaltzaleen elkarteko bazkidea eta Mintzalaguna izan da urte luzez. Azken urteotan, mugitzeko zailtasunak zirela eta, Skype bidez egiten zuen mintzapraktika, Nafarroa hegoaldeko euskaldun berriekin.
Donostian ohiko ekintzailea izan da ez euskararen alde bakarrik, baita ere euskal presoen eskubideen alde, migratzaileen eskubideen alde, hiri eredu turistifikatuegiaren kontra… Hendaian bizi izan zenez, berak ondotxo zekien turismoaren eragina zein izan zitekeen. Saiatzen zen hiri ereduari loturiko manifestazioetan parte hartzen, hala nola turismoaren edo Donostiako Metroaren kontrako borrokan.
Heriotza duina:
Jone Forcada 2025eko urriaren 17an zendu zen, berak eskatutako moduan. Irutxuloko Hitzak informatu zuenez, «Forcadak gaitz larririk ez zuen arren, gorputza gero eta okerrago zuela eta, abuztuan erabaki zuen heriotza duina nahi zuela». Izan ere, azken urteetan, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea mugimenduan aritu zen buru-belarri, eta bere heriotza berak aldarrikatu bezala izatea erabaki zuen. “Oso ausarta izan da”, senideen iritziz.
Hogei urte baino gehiago ziren Jone Forcadak Aurretiazko Borondateen Dokumentua egina zuela eta Heriotza Duinaren aldeko Elkarteko (DMD) kide zela. Alaba Maddirekin lasaitasunez hitz egin zuen heriotzari buruz. Azken urtean Jonek gainbehera handia izan zuen. Ahizpa hil zitzaion ―hau ere eutanasia bitartez, baina beste egoera batean― eta horrek zer pentsatu asko eman zion. Izebak gainbehera handia izan zuen, erdi deskonektatuta ikusten zuen, elkarrizketak ezin jarraitu eta hori gure Jonerentzat azkena zen. Hori ez zuen nahi beretzat. Ez zuen amaierako prozesu luze eta gogor batean sartu nahi. Baina, era berean, familiari ere zama kendu nahi zion. Berak burua oso ondo zeukan, prozesu zorrotza pasatu zuen eutanasiara arte. Baina kontziente zen ez bazuen berak erabakitzen orduan, handik hilabete batzuetara familiarrek erabaki beharko zutela eta zama hori kendu nahi zien. Maddi eta Joseba seme-alabak izendatuta zituen bere ordezkari berak buru gaitasunak galduz gero.
Joanmari Larrarte (Hernani, Gipuzkoa, 1967) Elkar fundazioko komunikazio eta kultur arloko zuzendaria da, baita Jakin Fundazioaren patronatuko lehendakaria ere. Euskalgintzaren Kontseiluko lehendakaria izan da 2022ra arte, harrezkero AEKko Alizia Iribarren da lehendakaria.
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundean (AEK) hasi zen lanean 1988an, eta, gero, Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n aritu zen.Berria Taldeko kontseilari ordezkaria izan zen lehenengo 10 urtetan 2003tik 2013ra arte.
Euskara irakaslea (1988-1999)
Helduak euskalduntzeko AEKn sarean (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskara-irakasle eta didaktikaria izan zen hasieran. Gipuzkoako euskaltegietako arduraduna ere izan zen 1994 eta 1999 artean.
Euskaldunon Egunkariko kanpo harremanen arduraduna (1999-2003):
1999an Euskaldunon Egunkariko kanpo harremanetan hasi zen, Martin Ugalde kultur parkea eraikitzeko lanetan. 2003ko otsailaren 20ra arte aritu zen horretan, Guardia Zibilak kazeta itxiarazi zuen arte.
Urte haietan Martin Ugalde Kultur Parkea sortzeko eragile nagusietako bat izan zen Larrarte,
Euskara hutsezko egunkari bakarra izango zena sortzea prozesu eredugarria eta emankorra izan zen, urte gutxi lehenago inor gutxik uste baitzuen ekonomikoki bideragarria izango zenik.[9] Guardia Zibilak egunkaria itxiarazi zuenean egunkariak 9.000 erosle izatera heldu zen, eta kopuru hori handitzeko hausnarketa egiten ziren. Bi hilabete lehenago Internet-ekarpenak goraipatzeko Buber saria jaso zuen Euskaldunon Egunkariak Interneten euskara garatzeko egindako lanagatik.
Euskaldunon Egunkariaren prozesu osoa dokumentatzeko Joan Mari Torrealdaik zendu aitzin ia guztiz idatzi zuen Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta liburua Joanmari Larrartek ondotik borobildu eta argitara eraman zuen 2021ean. Liburu lehen bi ataletan kokapen bat egiten du liburuak: Egunkaria sortu aitzin egondako aldarri eta proiektuena, batetik, eta garaiko giroarena, bertzetik. Hirugarren eta laugarren parteetan Egunkaria-ren sorrera bera eta historia kontatzen ditu Torrealdaik xehetasun handiz: erraterako, erakunde publikoekin izandako gatazkak azaltzen ditu, eta nola lortu zen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzak hedabidea diruz laguntzea. Bosgarren eta seigarren kapituluetan Egunkaria-ren itxiera azaltzen du, «dena da ETA» pentsaera ere kokatuta. Azken bi atalak hildako Egunkaria-ko kideei eta eskertzei eskaintzen zizkien Torrealdaik, azkenik.
Berria egunkaria (2003-2015)
2003an bertan antolatu zuten Berria egunkaria kudeatuko zuen Berria Taldeko kontseilari ordezkaria izango zen gero 2013ra arte. 2013an Iban Arregik hartu zuen lekukoa kontseilari ordezkari gisa, eta Larrarte bi urtez, 2015era arte, Marketin eta Publizitate sailean aritu zen Berria egunkarian.
« Bihar, urriak 16, 11 urte beteko dira Egunkaria-ren kontrako bigarren operazioa egin zenetik, eta atzo jakin genuen haren ondoren martxan jarri zuten auzi ekonomikoa artxibatzea erabaki dutela. [...] 11 urte luze horietan izan dugun zama ez da nolanahikoa izan, batez ere atzo arte inputatuta egon direnentzat. 11 urte bidegabekeria bidegabekeriaren gainean [...] 2003ko otsailaren 20an itxi zuten Egunkaria, eta, handik aurrera, atxiloketak, torturak, kartzela, epaiketak eta beste hainbat sufrimendu jasan izan behar ditu lagun askok. [...] Ikaragarria izan da jendearen laguntza, babesa eta lana, bai Egunkaria-ren itxierari aurre egiteko, bai BERRIA martxan jartzeko. Sekulakoa herritarren erantzuna BERRIA eratzeko akzioak erosteko orduan. Handiagoa oraindik Egunkaria-ren kontrako epaiketaren inguruan sortu zen mobilizazioa. »
—Joanmari Larrarte (2014-10-15)
Elkar argitaletxea (2015etik):
2015az geroztik Elkar argitaletxeko Komunikazio eta Kultur Arloko zuzendaria da,
Jakin fundazioko lehendakaria (2020tik):
Joan Mari Torrealdaik 2020an hil zenean, Joanmari Larrartek hartu zuen lekukoa Jakin Fundazioko patronatuan.
Juan Antonio Letamendia Perez de San Roman (Donostia, 1940ko urriaren 18a - Hondarribia, 2019ko abenduaren 24a) euskal idazle, irakasle, hizkuntzalari eta komikilaria izan zen.
Euskara irakasle izan zen Donostiako EUTGn, Santo Tomas Lizeoan, Gipuzkoako Irakasle Eskolan, Hondarribiko institutuan eta UBEI-IVBAD urrutiko irakaskuntzako institutuan. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1975ean.
Lanak:
Hizkuntzalaritza:
Erretorika Klasikoaren eragina Axularren aipamenen itzulpenetan, (1977, Euskera aldizkaria XXII)
Leizarragak partitiboz dakartzan partizipioak Duvoisinen ordainekin alderatuta (1980, Euskera aldizkaria XXV)
Equivalencias léxicas vasco-latinas en el Gero de Axular (1981, ASJU XV)
Hondarribiko Euskara-Bokalismoari buruzko oharrak (1990, Hondarribia)
Hondarribiko hizkera Roque Jazinto Salazarren predikuan (1778) Txomin Sagarzazurekin batera (1992, Iker 7)
Didaktika:
Euskera-6 (1975)
Jalgi Hadi euskara irakasteko metodoa, beste batzuekin batera (1978)
Bakarka metodoa 1, 2 eta 3 (1984)
Itzulpenak:
Denak nire semeak, Arthur Miller-en antzerkia (1965)
Zenbait Hitzaldi, Koldo Mitxelenak emandako hitzaldien euskarazko bertsioa (1972)
Masen errebolta, Ortega y Gasset-en "La Rebelión de las masas" (1991, Klasikoak)
Komikiak:
Pan-pin, Zeruko Argia eta Muga aldizkarien kolaboratzailea izan zen.
José Luis Lizundia Askondo (Pamplona, 9 de abril de 1938) es un escritor, profesor y político español, desde 2013, académico emérito de la Real Academia de la Lengua Vasca. Ha utilizado diversos seudónimos en sus obras como J. L. L., Etxenagusi, Garai'ko I y D. Amaitermin.
Biografía:
Aunque cursó estudios de comercio y ha sido técnico de administración local, es un intelectual autodidacta que se incorporó a la Euskaltzaindia en 1966 junto a otros, como Ibon Sarasola y Ramón Saizarbitoria, al tiempo que desarrollaba una intensa labor de difusión del euskera en Vizcaya. Empezó a trabajar en la Academia en 1966, y fue elegido académico de la misma en 2003, en sustitución del fallecido José María Satrustegi. Es, además, un prolífico articulista en varios medios de comunicación, como Deia, La Gaceta del Norte, Punto y Hora de Euskal Herria o El País. Fue miembro de Euskadiko Ezkerra, formación con la que fue elegido diputado en el Parlamento Vasco (1980), donde participó activamente en la Ley Básica de Normalización del Euskera.
(Vitoria Gasteiz, 1916). Profesor de euskara en la Escuela de Artes y Oficios de Vitoria. Bajo el seudónimo de «Gogoa», publica en 1983 su obra Helburua. Bizitzaren alde. Suele ejercer de intérprete de francés e inglés, gratuitamente, cuando le requieren del hospital de Vitoria.
Profesor, escritor y periodista guipuzcoano, nacido en Errenteria en 1940.
Desarrolla su labor en los campos del euskera, el sindicalismo, la enseñanza y el periodismo. Colaborador de Zeruko Argia, trabajó asimismo en la primera etapa del diario Egin, escribiendo también en Ereintza. En tiempos de la dictadura perteneció a la JOC, afiliándose antes de la transición a ELA. Ha impartido la enseñanza en el Liceo Santo Tomás de Donostia, en la ikastola de Irún -de la que fue director tres años- y en el instituto de Azpeitia. Coordinador del Consejo Asesor del Euskera del Gobierno Vasco y miembro del Consejo de Redacción de Emakunde. Autor de Langileria historian zehar, Bilbao, 1971-74 (2 vols.) y de la traducción de la obra de José Luis Álvarez Emparanza Euskal pinturaren sorrera eta evoluzioa, San Sebastián, 1973.
Primer director del grupo teatral Ereintza, de Errenteria (Gipuzkoa), para el que ha escrito dos piezas: Añarberen bila (en homenaje a Andoni Korta) y Jaioko dira berriak. En 1999 ganó el Premio Toribio Altzaga de teatro por la obra Bake biltzarraren ildotik (Euskaltzaindia-Bilbao Bizkaia Kutxa, 2000).
En 2005 el Gobierno Vasco publica su trabajo Mari Karmen Alzueta (1928-1983) y en 2008 el titulado Xabier Olaskoaga (1918-2006).
Patricio "Patri" Urkizu Sarasua (Lezo, Gipuzkoa, 1946ko irailaren 2a - Donostia, Gipuzkoa, 2024ko abenduaren 18a) euskal irakasle, ikertzaile eta idazle bat izan zen. Filologia Erromanikoko lizentzia burutu zuen Salamancan, eta Euskal Filologiako doktoregoa Euskal Herriko Unibertsitatean, 1987an, Pierre d´Urteren hiztegia: Londres 1715 izenburuko tesiarekin, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.
Euskal Idazleen Elkartearen lehendakari izendatu zuten 1989an, eta kargu hartan aritu zen 1997 arte. Horrez gain, euskaltzain urgazlea eta Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura saileko zuzendaria izan zen.
Irakasle jardun zuen, Errenteria eta Donostiako institutuetan lehenik, eta gero EUTGn, Bordeleko Unibertsitatean eta Madrilgo UNEDeko unibertsitatean. Horietan guztietan, eta horietatik kanpo ere, euskararen eta euskal literaturaren munduratzeaz arduratu zen. Izkribu galduen bila eman zuen bere ibilbidea, eta hainbat eta hainbat aurkitu eta aztertu zituen. Ibilbide luze eta oparoa egin zuen euskal antzerkia eta bertsolaritza ikertzen, bai eta Agosti Xahok eta Anton Abadiak egindako lana aztertzen ere.
Besteak beste, Idoia Gereñu eta Arantzazu Fernandez izan dira Urkizuren ikasle; gaur egun doktore dira, Urkizuren ikerketaren bidetik.
Idazle ere jardun zuen. Literatura kritika jorratu zuen, eta epaimahaikide izan zen literatura lehiaketa askotan. Bartzelona, Madrid, Valentzia, Mérida, Pontevedra, Cuenca, Salamanca, Baiona, Donostia, Bilbao, Gasteiz, Iruñea, Lille, Lancaster, Montpellier eta beste zenbait hiritako literatura jardunaldietan parte hartu zuen.
Bere jaioterri Lezoko (Gipuzkoa) alkate izan zen. Patriren seme Urtzi Urkizu kazetaria eta idazlea da.
Lanak:
1973an hasi zen argitaratzen Iparraldeko teatro zaharra: xaribariak. Bi urte geroago, 1975ean, Euskal Teatroaren Historia Gabriel Arestiri, eta, hamar urte geroago, Euskal Antzertia Piarres Larzabal eta Antonio Labaieni, Ipar eta Hego Euskal Herriko bi zutabe nagusiak landu zituen. Denborarekin lortu zuen biltzea Zuberoako Irri-teatroa eta plazaratu ere Baigorriko Izpegi argitaletxean. Geroago etorri ziren pastoralak eta hor daude bilduak UNEDeko Teatro popular vasco titulupean, eta hitzaurre hirueledunarekin, euskara, gaztelania eta frantsesa, XVIII. mendeko obra zaharrenak».
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 80ko hamarkadan Antzerti martxan jarri zuen, eta bertako aldizkarian ere lanak argitaratu zituen. Bertan aritu zen Patri, antzerkigileak eta antzerki tradizionala erakusten beti.
Liburu ugari plazaratu ditu, batzuek bakarrik burutuak eta beste batzuek elkarlanean hamaika aldizkari ezberdinetan aurki daitezkeelarik berak sinatzen dituen artikuluak: Antzerti berezia, Anuario del Seminario Julio de Urquijo, Argia, Berriak, Egan, Epos, Euskera, Hegats, Jakin, Lapurdum, Mundaiz, Oihenart, Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca, Serta Revista iberorrománica de poesía y pensamiento poético eta beste. Ikerketa eta dibulgazioaz at sorkuntza arloan ere poesia eta narrazioa landu ditu: ─Dorrejilko kanta (1977), Zeren azken finean (1984), Sekulorun sekulotan (1984), Zoazte hemendik (1995), Suaren froga (2021)…─.
Bereziki Bertsogintzaz eta Euskal Teatroaz entseiu eta artikulu anitz idatzi ditu, testu ineditoak plazaratuz, Patxi Intxaurrandieta eta beste zenbaiten lankidetzaz. Adibidez: Euskal Antzertia (Antzerti 1984), Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak (Etor 1991), Anton Abbadiaren koplarien guduak. Bertso eta aire zenbaiten bilduma, 1851-1897 (Eusko Ikaskuntza 1997), Zuberoako irri-teatroa. Recueil des farces charivariques basques (Izpegi 1998), Maria Dolores Agirre eta Euskal Antzertia (Michael V. Gazzo, Txapela bete euri, Egan 2004); Teatro popular vasco. Manuscritos inéditos del siglo XVIII. Estudio y edición (UNED 2007), Teatro Vasco. Historia, reseña y entrevistas, antología bilingüe, catálogo e ilustraciones (UNED 2009), Albert Camus, Gizon Zuzenak (Egan 2017), “Euskal teatroaren azken ikerketez gogoeta xume batzu”, Ekin eta joka, Azken ikerketak euskal teatroaz (EHAZE, 2018).
« Liburu honek bat egiten du bete-betean EHAZEren helburuekin, hau da, euskal teatroari buruzko dokumentazioa eta gogoeta kritikoa gauzatzea eta, haien bitartez, ikusgarritasuna lortzea. Lerro hauetan ez dugu ikusezintasunari buruzko tesirik egingo, baina ideia hori labur hartuta akaso deskubrituko genuke ikusezina ez dela existitzen ez dena, begiratua ez dena baizik, eta guk begirada berritu nahi diogu etengabe euskal teatroari. »
—Patri Urkizu (2015). 'Ekin eta Joka: azken ikerketak euskal teatroaz' liburuaren hitzaurrean.
Narrazioa:
Nola Kursaal berria suntsitu zen (1984, Elkar)
Sekulorun sekulotan (1975, Kriselu)
Nobela:
Etsipenez. Jon Chahoren memorioizunak- 196 or., 19 cm. (1984, Elkar).
Zoazte hemendik (1995, Susa).
Saiakera:
Literatura eta kritika (1970, Lur).
Euskal teatroaren historia (1975, Kriselu).
Astolasterrak (1984, E.J. Antzerti).
Euskal antzertia (1984, E.J. Euskadiko Antzerti Zerbitzua).
Zuberoako irri teatroa (1989, GAK).
Historia de la Literatura Vasca (2000, UNED).
Balada zaharrez (2005, Erein).
Teatro popular vasco. Manuscritos inéditos del siglo XVIII. Estudio y edición. CD de los manuscritos (2007, UNED)
Teatro Vasco. Historia, reseñas y entrevistas, antologia bilingüe, catalogo e ilustraciones (2009, UNED).
Poesia:
Dorrejilko kanta (1977, Luis Haranburu).
Zeren azken finean (1984, GAK; Espainiako Kritika Saria euskarazko poesiari).
Biografia:
Agosti Chahoren bizitza eta idazlanak. 1811-1858 (1992, BBK).
Maria Dolores Agirre eta Euskal Antzertia (2004, Egan).
Anton Abbadia. 1810-1897. Biografia saioa (2002, Bilboko Udala).
Antoine d´Abbadie 1810 - 1897. Essai biographique. Traduit du basque par Edurne Alegria Aierdi (2011, Atlantica)
Bilduma:
Bertsoa:
Eros, Eros... (Bertso eta poemak) (1985, Baroja).
Bertso zahar eta berri zenbaiten bilduma (1798) (1987, Durangoko Udala).
Bertsolaritzaren Historia I. Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak. 1.ANONIMOAK (1991, Etor).
Bertsolaritzaren Historia II. Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak.2. 1545-1900 (1991, Etor).
Poesía vasca. Antología bilingüe. Introducción y selección vasca (2009, UNED).
Kantua:
Senpereko Kantu Xaharrak (2001, Lankidetzan bilduma. Eusko Ikaskuntza).
Agosti Chahoren kantutegia (2006, Susa).
Gutun-liburuen apailatzea:
Jon Miranderen gutunak (1948-1972) (1995, Susa).
Andima Ibinagabeitiaren gutunak (1935-1967) (2000, Susa).
Koldo Mitxelenaren euskal gutunak (1951-1984) (2004, Bilduma 18, Errenteria).
Bestelakoak:
Klaudio Otaegi olerkaria (1836-1890) (1991, Etor). Xabier Azurmendirekin lankidetzan.
Anton Abbadiaren koplarien guduak: bertso eta aire zenbaiten bilduma 1851-1897, 1997, Bilbo & Donostia, Euskaltzaindia & Eusko Ikaskuntza. ISBN: 84-89516-50-2.
(Gaztelaniaz) Historia de la literatura vasca (2000, Madril. UNED, ISBNː 84-362-4136-3).
1914-1918. Lekukoak (2015, Maiatz).
Sariak eta errekonozimenduak
1987: Resurrección Maria Azkue saria euskarazko ikerlanetarako. Bilboko Aurrezki Kutxa.
2023: martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, Donostia Antzerki Saria emateko egiten den urteroko ekitaldian, Patri Urkizu idazle eta antzerki ikertzaileari omenaldia eskaini zitzaion. Omenaldia aitortza-hitzekin hasi zen.
Miren Terese Urrestarazu Landazabal (Araia, Araba, 1907ko otsailaren 14a - Gasteiz, Araba, 2004ko urtarrilaren 8a) euskararen sustatzailea izan zen. Emakume saiatua eta iraupen handikoa, bizitza osoa eman zuen euskara ikasten eta sustatzen, horretara laguntzen ez zuen ingurune batean. Bere anaia Umandik —Araban izan den euskararen sustatzailerik handienetako batek— eragin handia izan zuen Miren Tereserengan; eta Miren Teresek lagundu zion Umandiri bere lanetan.
« Arrebaren laguntzarik gabe ez litzateke Umandi hain handi. » Andoni Perez Cuadrado.
Bizitza:
Aita Jose Urrestarazu zuen; eta ama, Maria Amparo Landazabal. Senar-emazte haiek lau seme-alaba izan zituzten. 1902ko uztailaren 16an jaio zen Andoni (gerora Umandi goitizenez ezaguna), eta ondotik etorri ziren beste hirurak: Joakin, Karmen eta Miren Terese. 1907ko otsailaren 14an jaioa, 16an bataiatu zuten Maria izenez, San Pedro parrokian. Handik gutxira hil zen ama. Aita alargunarentzat gehiegizko lana izan zen lau ume txiki haztea, eta Miren Terese Murgiko (Araba) karmeldar mojen komentura eraman zuen lau urterekin. Murgitik Gasteizko Foru kaleko Bihotza ikastetxera aldatu zen Miren Terese, 11 urterekin. Batxilergo ikasketak burutu eta Escuela Normal de Maestras ikastetxean hasi zen 15 urterekin.
Irakasle aritu zen Aulestin (Bizkaia), eta hantxe ikasi zuen euskara. Lau urtez aritu zen haurrei eskolak ematen. Eskola haiek gaztelaniaz ematen zituen arren, baserritarren seme-alabak zituen ikasle, gaztelaniarik ez zekitenak, eta haiek irakatsi zizkioten lehenengo euskal hitzak. Bizitza gehiena eman zuen euskara ikasten, eta Aulestiko haur haiez gain, bere anaia Andoni ere irakasle izan zuen. Aulestitik bere sorterri Araiara itzuli zen, eta bertako neskatila batzuekin batera joaten zen euskara ikastera. Azkenik Gasteiza aldatu zen —han bizi izan zen hil zen arte—, eta euskara ikasi eta erabiltzeko hainbat taldetan aritu zen. Bizkaiera eta gipuzkera ikasi zituen; euskara batuari ezinikusia zion, artifizialegia iruditzen zitzaion.
Bere anaia Umandik —Araban izan den euskararen sustatzailerik handienetako batek— eragin handia izan zuen Miren Tereserengan; eta Miren Teresek lagundu zion Umandiri bere lanetan: Umandik eskuz eginiko idazki guztiak Miren Teresek makinaz pasatzen zizkion. Umandik errepresio frankistatik ihesi erbesteratu behar izan zuenean, Miren Teresek hartu zuen Umandik osatua zuen ikasle talde handiari euskara eskolak emateko ardura, nahiz eta bere euskara maila oso ona ez izan. Euskara maila hori hobetzeko ahaleginean jardun zuen bizitza osoan. Ingurune oso erdaldundu batean, euskararekiko uzkur samar zirenak ere bereganatu ohi zituen, hain zen adeitsua eta begirune handikoa besterekiko, edozein ideologia edo bizimodutakoa izan.
Franco hil eta lau urtera, 1979an itzuli zen Andoni Urrestarazu Gasteiza, arrebaren etxera. Asmo Iztegi handia burutzen hasi zen, 82 urterekin eta Miren Tereseren laguntza ezinbestekoa izan zen, alegia, fitxak garbira pasatzen eta jasotzen Ez dira hitzak alfabetoaren ordenaz idazten, gaiaren arabera baizik. Sail bakoitzean, izenak, izenondoak, aditzak, esaerak, atsotitzak biltzen. Hamar urteko lan eskerga izan zen.
Sinesmen handiko kristaua zen, eta, heriotza hurbil sumatu zuenean, berak prestatu zuen bere eskela. Adiskide guztiei deitu, eta bere hutsegiteengatik barkamena eskatu zien.
Ikastolaren hazia
Terese Urrestarazu etxean ari zen, euskara erakusten eta gainerako eskolak ematen. Laster zen hura andereño bila, eta zenbait itzuli ibili eta gero Izaskun Arrue ezagutu zuen Gasteizen bertan. Izaskun irakasle tituluduna zen. Elbira Zipitriaren jarduera , haurrak etxean hartu eta ekin baitzion euskarazko irakaskuntzari Donostian, bertara joan zen Izaskun, Miren Teresek bultzatuta eta diruz lagunduta. Ikastolen finantza arduraduna zen, Izaskunekin adostutako diru-poltsa osatzeko konpromisoa hartu zuen, isilpeko laguntzaileei eskatuz. Horrelaxe zen Terese Urrestarazu. Gurasoak. Haurrak. Andereñoa. Egoitza... Zenbait bilera egin zituzten "zuhurtziaz", ezkutuan , Estibalizko Santutegian, Ixidro Baztarrikarekin. 1963ko abenduaren 4an, seme-alabak eskutik heldu ziren Gasteizko Zerkabarren kaleko 11. zenbakiko 4. solairuko ezkerreko ateraino igo edo igoarazi zituzten zenbait guraso. Han Izaskun Arrue zuten zain, Olabide ikastolaren hazia ernatzeko gertu zen.
Miren Terese tarteka baino ez zuen lanik egin Olabide ikastolan, era askotako ekimenak antolatzen zituen: kultura irtenaldiak, euskal festetara joanaldiak ...Jon Oñatibiaren metodoaz asko baliatu zen aldi hartan euskara irakasteko. Andoni bezalaxe, euskara herrikoaren aldekoa zen Miren Terese. Anaiarekin batera merezi du arrebak ere ohorerik, oroitzapenik, esker onik eta aitortza.